Herriko euskaltegiek zabalik dute datorren ikasturterako matrikula

03.09.07
Euskara

Udal euskaltegiak hastear dagoen 2007-2008 ikasturterako matrikula gaur zabaldu du. Matrikulazio aldia irailaren 25era bitartean zabalik egongo da. Argibideak eta izen emateak, euskaltegian bertan Teresa Murga eraikineko egoitzan. Ikastegiak jada kalean jarri du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten informazio kanpaina. Ikasturteko nobedaderik garrantzitsuenak ondokoak dira: euskaltegiak EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko asmoa duela eta eguerdiko eskolak emango zaizkiela guraso, merkatari eta etorkinen taldeei. EGA prestatzeko talde hori asteko egun bakar batean emango du eskola, eta aurreikusita dagoenez ostiralean izango da, arratsaldeko 4etatik iluntzeko 8ak arte. Eguerdiko eskolak ordu bi eta erdietatik lauretara bitartean menago dira, astean hiru egunetan.

Euskaltegiak orotariko euskara ikastaroak eskaintzen ditu 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko taldeak daude. Halaber, hizkuntza eskakizunak atera nahi dituzten administrazioko langileentzat ere eratzen dira taldeak eta eskolak ematen. Euskaltegiak multimedia gela du bere kasa ikasi nahi duten ikasleentzat. Iaz bezala, eskolak astelehenetik ostegunera bitartean emango dira, ostirala jai izanik ohiko ikastaroetako ikasleentzat. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa izango da, nolanahi ere, aurreikusita daude beste erritmotako taldeak hartu eta eratzea. Talde horiek partaideen beharretara egokitutakoak izango dira eta, esaterako, guraso, langile etorkin edo merkatarien taldeak eratzea espero da.

Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio 1,10 €uro da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du. Euskaltegiak publizitate kanpaina hasi du, horretarako herrian kartelak jarriko ditu eta etxeetako postontzietara foiletoak bidaliko. Aurten erabiltzen diharduen leloa honakoa da: ‘Udal euskaltegiak, on egin!’ Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.

Herriko Kaltxango AEK-k ere matrikulazioa irekita du. Argibideak eta izen-emateak Bizkai Etorbideko egoitzan eta 943 171940 telefonoan egin daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte