Ermuak parte hartuko du kontsumoko urari buruz Erkidegoan egingo den ikerketan

08.10.07
Hirigintza

Gure udalerriak parte hartuko du kontsumoko urari buruz Osasun Sailak Erkidegoan egingo den ikerketan. Ikerketak herriko hainbat etxebizitzara heltzen den ura analizatuko du, etxe horien barneko iturgintzan erabili izandako materialen arabera ea honek burdin zatirik galtzen duen ala ez jakiteko. Xede horrekin ur zerbitzuaz arduratzen den ANSA enpresaren langileek aukeratutako etxeetara joango dira ura hartzera. Langileak identifikatuta joango dira, aldez aurretik abisatuta egongo diren etxebizitzetara. Laginketa honetan parte hartzea eskatuko zaien etxebizitzaz zozketa bidez aukeratu dira, eraikinen antzinatasuna, auzoa eta kalea bezalako aldaerak kontutan hartuz. Etxebizitza horietako titularrek egun gutxi barru udaleko Hirigintza Sailaren eskutitz bana jasoko dute. Felix Prol zinegotziaren eskutitz horretan ekimenaren berri ematen zaie eta beren lankidetza eskatu, ANSAko langileei etxean sartzen eta ura hartzen utz diezaieten. Guztira hirurogei eskutitz bidali dira, hogei titularrei, beste hogei horien ordezkoei eta beste horrenbeste erretserbei, aurrekoek kale egin izatekotan.

Ikerketa honen bidez herritarrek edateko uraren bidez metalik –batez ere beruna- kontsumitzen duten jakin nahi da, hori oso kaltegarri baita osasunarentzat. Ikerketaren zergatiaren atzean uraren legeria berria dago, duela urte batzuk araudi berri jarri baitzen indarrean eta horretan xedatzen denez ur hornitzaileak edateko uraren kontrola etxe barruraino egin behar du. Aurrekoan, hornitzailearen erantzukizuna etxebizitzaren hartune orokorrera artean ezarria zegoen eta beraz, eraikin eta etxebizitzen barnekoa, kanpo zeuden. Lege horiek ondorengoak dira: Eusko Jaurlaritzaren 178/2002 Dekretua, eta 140/2003 Errege Dekretua, zeinak kontsumo uraren kalitateari buruzko osasun irizpideak ezartzen dituen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko