Udal zerbitzuek Santiagoko iturriaren ur-jario berrira egokitzeko aldaketak egingo

19.10.07
Hirigintza

Udaleko Zerbitzuen alorra lanean ari da Santiagoko iturri publikoa egun iturburuak duen ur-emarira egokitzeko. Iturria itxita eta urik gabe dago duela hamar bat egunetan eta horren arrazoiarengatik kezkatuta dabiltzan ermuar asko dira udaletxean bertaratu eta galdetu dutenak. Izan ere, Santiagoko iturria betidanik oso estimatua izan da herrian, eman duen ur on eta freskoaren bila joan izan garenok ugari baikara. Azken bolada honetan aldiz, bere ur-emaria asko jaitsi da eta udaberritik hona behin baino gehiagotan egon izan da urik gabe.

Egoera horren arrazoia ‘iturburuaren ur kopurua asko murriztu izanean datza”, Hirigintzako koordinadore eta lankide dugun David Henaresek adierazi digunez. Honek emandako datuen arabera, orain artean iturburuko ura iturriaren txorrotaraino altxatzeko ur-ponpa bertikal bat erabiltzen zen. Ur-ponpa hori lanean jarduten zuen eguneko hogeita lau orduetan, etenik gabe. Baina, ur-emaria jaistean lanean jarraitu izan duenez airea sartu zaio eta matxuratu egin da. Konponbide bat emateko, alorrak beste ur-ponpa berri bat erosi du, kasu honetan uretan horizontalki murgiltzekoa dena eta presostato bat duena. Ur-ponpa berri horren instalazioa datorren astean amaituko eta ondoren martxan jarriko da. Ekipamendu horrek ura etengabe altxatzen jardun ordez, norbaitek ura hartu edo edan nahi duenean funtzionatuko du, pertsonak txorrota sakatu eta gero. Brigadako lankideek jada kanila berri bi jarri dituzte, zeintzuei sakatu egin beharko diegun hemendik aurrera, ura ateratzeko. Aurrerantzean, ura ez da etengabe irteten egongo, iturburuaren ur-emariak ez duelako posible egiten.

Lotutako albisteak

Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
03.03.25
Betiondon egingo diren zuzkidura-apartamentuen proiektua aurreratua dago

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran