San Martin azaroko hilabetearen mami nagusia izango da
Aurtengo San Martin azoka azaroaren 10. egunean, larunbatean, ospatuko da. Aurtengoa hamazortzigarren edizioa izango da eta azoka oso errotuta dagoen arren, oraindik ere, urtetik urte hazten jarraitzen du. Euskal Birusa talde euskaltzaleak abian jarritako ekimen honek antolatze lanetan merkatari eta ostalarien elkartea, Kaltxango AEK, Alboka Musika Eskola eta udaleko euskara eta kultura sailak bildu ditu aurtengoan.
Gure baserrietako produkturik onenak 35 erakustokitan bilduko dira
Aurtengo ediziorako 35 izen-emate bildu dira.solicitudes de otros tantos productores/as. Ekoizle kopuru hori eta erakustokiena berbera izango da, zeintzuek Orbe Kardinalaren plazan, Zubiaurren, San Martinen eta Torrekuan jarritako postuetan banatuko diren. Ekoizle gehienak Mallabitik etorriko zaizkigu, bertako hamar lagunek eman baitute izena, zazpi herritarrekin atzetik Markina dago eta beste horrebeste izango dira ermuarrak. Paratideetatik seik Eusko Labeldunak dira eta, horrez, gain herriko lau ikastetxe eta sei artisau ere izango dira egun horetan kalean.
Urteroko legez ezti, gazta, txakolina, sagardo, ogi, gozo eta ortuko produktu eta fruituen erakusketa eta lehiaketa izango dira. Goizeko hamaiketan azoka jendeari zabalduko zaio. Ordu berean , Musika eskolako trikitilari, txistulariek, zanpantzarrak eta dultzaineroek ere kalejiran irtengo dira ordu horretatik aurrera. Ordu erdi beranduago euskal dantzari eta bertsolariak egongo dira. Txikienek ‘astobusa’ eta izango dute eta ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren eta erakusleihoen sariak banatuko dira arratsaldeko ordu batetan. Arratsaldeko 3 eta erdietatik aurrera baba-jana eta herri bazkaria hasiko da. Arratsaldean larraindantza eta erromeria egingo da, Txorro Morro taldearekin.
San Martin kulturala
Ohikoa denez, San Martin ez da egun bakar bateko ospakizunera mugatuko. Horrela, azaro osorako jarduerak izango dira. Zeintzuek aurrerago zehaztuko ditugun.
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa