Izelaietako kalea eta trenbide- pasagunea betirako itxiko dira bihar
Izelaietako kalea eta trenbide-pasagunea betirako itxiko dira bihar. Erabakiak eragina izango du hirigune barruko trafikoarengan. Aldaketarik behinenak bi izango dira: batetik, Goienkalek bere betiko noranzkoa berreskuratuko duela, hainbat hilabeteetan alderantzizkoa mantendu ondoren eta, bestetik, Iparragirre kalea Santa Anara eta osasun zentrora igotzeko bakarrik erabili beharko dela. Hortik jaisteko modu bakarra Sakona izango da. Aldaketak horiek automobilentzako bakarrik izango dira. Kamioiak eta hirugarren kategoriakoak Abeletxeko bide berria erabili eta bertatik atera beharko baitira. Udaleko hirigintza eta Segurtasun alorrek herritarrei laguntza eskatu diete eta, baita ere, barkamena aldaketok hasieran sor ditzaketen eragozpenengatik.
Erabaki horrek oinezkoengan ere eragina izango du. Hemendik aurrera Izelaietatik San Antoniora jaisteko, trenbidearen ondoko eskailera eta plazatxotik joan beharko baitira. Eusko Trenbideren trenetatik jaitsi eta hirigunera joan bahi dutenez berriz, Valdespinako parkera eramango dien pasagune berria erabili beharko dute.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean