Gozamen, aisialdi eta erabileraren arteko oreka bilatzen duten panelak

23.11.07
Hirigintza

Espazioak eta horietan egin daitezkeen erabilerak jendearen gustu eta nahiekin uztartzea ez da gauza erraza izaten. Ez horixe, horrelakoak gure egunerokotasunean ere ikusten baititugu. Uztarketarako zailtasun hori espazio físico eta publikoetan ere ematen da; herriko kale, parke eta plazatan esaterako. Nork ez da so edo arre kontarjarritako gauza biren artean erabaki beharrean izan? Adibidez; dibertsio edo lasaitasunaren artean, jarduera fisiko edo lasai egotearen artean. Horren adibide argia, Orbe Kardinalaren plaza da. Hirigunearen bihotza eta erabilera anitzekoa. Bertan pertsona asko izaten gabe, elkarren ondoan bizi eta espazio konpartitzen. Haurrak, gazteak, helduan eta adinez nagusiak. Plazan pertsonak ez ezik, jarlekuak, arapala mekanikoak, frontoia, kioskoa terrazak eta abar ditugu. Horiei guztiei, bakoitzak norberari egoki zaion erabilera bat ematen diegularik.

Adinez nagusiek jarrita edo paseatzeko erabiltzen dute, gurasook seme-alabak kotxeetatik babesturik izateko, txikiek ibiltzeko, umeek jolasteko, eta gazteek eta helduek oro har elkartu eta bertan bilduta egoteko. Hori guzti hori kabitzen delarik gure plazan. Nolanahi ere, arazotxoak suertatzen dira batzuek patxadaz jarrita egon nahi dutenean eta ondoan, batzuek baloiaz jolasten, eta bizikletan ibiltzen edo patinetan irristatzen ari direnean. Plaza txiki egiten zaigu, ondokoaren jardunaz deseroso sentitzen bagara. Hortaz, guztion gustu eta beharrak harmonizatzeko asmoz, hirigintza sailak panel informatibo batzuk jarri ditu aste honetan hainbat gomendiorekin. Panelak bi dira eta plaza jarri dira. Bata, Erdikolale utzi eta Felix Izagirre zeharbideko sarreraren ondoan eta, bestea, Orbeko 2. eraikinaren etxabean dagoen optikaren parean. Panelok, batez ere, umeei eta gaztetxoei zuzentzen zaizkie,jende artean kontuz ibiltzeko eta paper ontziak edo arrapala mekanikoak errespetatu eta zaindu behar direla gogoratuz. Guztionak baitira!

Ekimena herriko merkatari eta ostalarien elkartearekin batera elkarlanean gauzatu da. Panelak erakargarriak dira, koloredun eta elebidunak, eta mezu argiak daramatzatenak. Haurren arpegiak agertzen dituzte eta horien espresioak adierazten du erabilera zuzena edo onartezina den. Helburu didaktikoa dute. Panelak herriko ‘Rotek’ enpresak diseinatu eta prestatu ditu. Instalazioa gaur goizean bertan amaitu da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.10.26
Diputazio kaleko irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak urriaren 19an, astelehenean, hasiko dira

Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Imagen
16.10.26
Ermuko trenbidea seguruago eta irisgarriago egiteko lehen urratsa

Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean