Ermuko Udala konprometitua Web irisgarritasunarekin

26.11.07
Erakundea

Aurreko astearen azken bi lanegunetan “Web edukiak zeinu hizkuntzara egokitzeko jardunbide egokiak” gauzatu dira Deustoko Unibertsitatean eta Ermuko Udala jardunaldiotan izan da. Web-gunearen arduradunek jardunaldi horietara joatea erabaki dute ikuspuntu berri bat ezagutzeko, hau da, edozelako Web-guneak erabiltzean gorrekizaten dituzten arazoak ikusi eta ulertzeko. Kolektibo hau, gaur egun, ahazturik dago Web gunearen erabilterraztasunari dagokionez.

Enmanuelle Gutiérrez Kolonbiarrak jardunaldiaren pertsonairik ospetsuena izan da. Berak, SIDAR erakundearen zuzendaria da eta W3C taldearen barne, gaztelania jakin eta darabilen kide bakara da. Azken horiek, hain zuzen WAI izeneko lantaldean dabiltza (Web guneen erabilerraztasunari buruzko estandarrak ezartzen dituztenak). Jardunaldian hitz egin du UNE arau berri bati buruz eta bere ustez, arau hori laister argitaratuko da. Arau hau zeinu-mintzairarekin erlazionatuta dago.

Gainera, CEAPAT-ko Cristina Rodríguez-Porrero zuzendariaren hitzaldia oso baikorra eta aberasgarri izan zen. Honek,Espainiako erabilerraztasunari buruzko zentrorik garrantzitsuena bisitatzera gonbidatu zigun parte hartzaile guztioi. “Horrela, arlo honetan gehiago ikastea posiblea izango da”, esan zuen. Rodriguezen hitzetan, erabilerratasuna ez da borondatezko gauza, besteekiko konpromesua erakusten duen erabakia baizik.

Jardunaldia antolatu zuten enpresa eta erakundeetako ordezkariak argazkian Jardunaldira bildutalko partehartzaileen argazkia

Zalantzarik gabe, jardunaldian entzundako gainerako hitzaldiak ere oso interesgarriak izan ziren. Hainbat adibide praktiko ikusteko aukera eman baitziguten. Adibide horietan enpresa pribatu nahiz publikoen joerak jartzen ziren agerian. Erakutsitako Web guneek gorren kasuistika eta zailtasunak kontutan hartzen dituzte. Jardunaldian azaldutako konponbide guztiakak oso positiboak izan dira, hala ere, momentuz ez dago erabateko konponbidea eskaintzen duenik minusbaliotasunik duten pertsonak Interneten oztopo eta zailtasunik gabe ibil daitezen.

Itxaropena ez da galdu behar, informazio eta komunikaziorako teknologia berrien ikuspegi eta ezagutza orokorra izan behar eta, batez ere, Ermuko Udalak gai honekiko duen kezka eta konpromesua mantentzen jarraitu behar.Gure helburua interneten mugarik gabe pertsonen kopururik handiena ibili dadila baita.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian