Zortziehun pertsonek eskatu dute jada ONA txartela

30.11.07
Erakundea

Zortziehun pertsonek gutxi-gorabehera eskatu dute dagoeneko osasun nortasun agiriaren txartel berri Ermuan. ONA txartel berriak erabilera anitzak dakarzkigu herritarrontzat, administrazioan jarduteko azken eta punta-puntako teknologiez jantzita baitator. Ermuko udal honek txartelak egin eta banatzeko kanpaina bereziari ekin zion orain bi aste. Kanpaina hori urte amaiera bitartean izango da zabalik eta indarrean. Txartela eskuratzea doakoa eta oso erraza da. Eduki nahi duen pertsonak izapidetzen den herriko lau tokitara (udaletxe, Lobiano, liburutegi eta kiroldegia) joatea besterik ez du, bere NANa eta aldatuko den osasun txartel urdina soinean daramatzala.

Lehenengo txartelak datorren astean iritsiko

Eskatu diren lehen txartelak datorren astean iritsiko direla uste da. Txartelak heltzearekin batera interesatuek eskutitz bana jasoko dute etxean. Horretan PIN eta PUK gakoak etorriko zaizkie, txartelok eta egin ditzaketen erabilerak aktibatu ahal izateko. Ondoren udaletxera etorri beharko dira txartela poltsikoratu eta hartu izana jasotzera. Etortzen direnean Udalak txartel irakurgailu bana emango die, plastikozko txartelak dakarren txip kriptografikoa irakurri eta erabiltzen has daitezen, etxetik bertatik edo edonongo ordenagailuan. Irakurgailu hori udalbatzarraren oparia da, erakundeak ordainduko baitu txartela horren erabilerak hedatzen laguntzeko helburuaz.

Hiru txartel bakar batean

Txartel berriak onura eta berrikuntza ugari dakartza. Izan ere, hogei urte ez dira alperrik joan. Txartel erakargarria da, diseinu berri, bertikala eta urre kolorea duena. Eta are garrantzitsuago, funtzionala eta oso erabilgarria. Txartelak txip bat darama, non sinadura digitala txertatuta dagoen. Tresna honekin administrazioaren izapide guztiak egin ahal daitezke (estatu, autonomia, probintzi edota tokikoak). Gainera udal kiroldegi eta liburutegiko bazkide diren ermuarrek zerbitzu horietara sartu eta bertako gauzak bideratzeko erabili ahal izango dute. Hori horrela, hiru funtzio bateratu ahal izango dugu osakidetzako, liburutegiko eta kiroldegiko akreditazioak txartel bakarrean bildurik izateko. Horren harira, kartera arintzeaz gain leku gehiago izango dugu eta erosoago ibiliko gara.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako