ONA txartela eta Abiapuntu: osagarritasun perfektua

20.12.07
Erakundea

ONA herri-erabilera anitzak dituen osasun txartel elektronikoaren banaketa Ermua aurrera doa. Izan ere, mila eta bostehun pertsonek jada beren eskabidea izapidetu dute, horretarako gure udalak dituen lau puntuetan. Lehenengo txartelak jada emititzen ari dira eta lehenengoak datorren astea etorriko zaizkigu. Izan ere, lehenengo horiek gure artean izan beharko lirateke baina nonbaiten datuak frogatzerakoan korapilo bat izan dutenez, atzerapenez dabiltza eta kaltetuak ermuarrak gara. Hori da, hain zuzen ere, berandutzaren arrazoia eta momentuz txartelik jaso ez izanaren arrazoia.

Txartelak banatzeko kanpainari amaiera emango zaio datorren abenduaren 31n. Egun horretara bitartean txartela eskatzen dutenei udalak txartel-irakurgailu bana oparituko die.

ONA eta Abiapuntu

Txartel berriak teknologiaz bali datorkigu eta horri esker, zerbitzu ugari erosotasunez eta azkar eskuratu ahal izango ditugu. Eusko Jaurlaritzan, osasun zerbitzuen gain, bestelako izapideak egin ahal izango ditugu: kontratazio-baldintzen orriak, enpresen erregistroa eta sailkapena eta abar. Foru Aldundian berriz, PFEZa bideratzea, auto-likidazioak, zerga aitorpen telematikoak, datu fiskalen kontsulta, eta nire zorrak,…Bestalde, izaera orokorra duten erakundeetako tramiteen artean ondokoak izango ditugu: Gidabaimenaren puntuak, laneko bizitza edo katastro datuak kontsultatzea, banku-erakundeekin harremanetan jartzea, eta abar…

Dena den, gurean udalaren beraren zerbitzu eta izapidean izango dira gauzarik behinena. ONA txartela kiroldegira sartzeko edo liburutegiko materialak atera eta kontsultatzeko baliotzeaz gain, izapide administratibo piloa egin ahal izango baitugu. Izapideok guztiak abiapuntu izeneko atalean jasotzen dira eta bertan ditugu, esaterako, erroldatze edo elkarbizitza ziurtagiriak, erroldan bertan alta eta baja ematea, obra txikietarako lizentzia eskatu eta lortzea, eta abar luze bat.

Kanpaina bultzatzeko ekintzak

Kanpaina guztietan gertatzen den legez, banaketa honek bere gorabeherak izan ditu. Hori horrela, udal honek hainbat jarduera osagarriei heldu die, ekimena aurrera ateratzeko eta banketari laguntzeko. Udal liburutegiak bere lau mila bazkideei eskutitz bana bidali die, txartelaren erabilerak adieraziz eta hori eskatzera animatuz. Bestalde, modernizazio ataleko lankideek hitzaldi bi eman dizkiete IES Uni-Eibar-Ermua Institutuko ikasleei beren zentroan bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du