Euskara sailak atal propio eta berria estreinatu du

15.02.08
Euskara

Udal euskara sailak atal propio eta berria estreinatu du, udalaren web-gune korporatiboaren barne. Eta espazio berri hutsa izan ez ezik, barneko edukia ere oso-osorik berritu eta handiagotu egin da. Orain artean, euskara saileko gauzak kulturarekin batera eta horren barne zeuden, baina bere izaera eta pisu espezifikoa aintzat hartuz, bere espazioa eman zaio, eduki ugari eta bereziak dituelako. Horiek horrela, aste honetan bertan atal propioa lortu du, zeinaren berri ez dugu orain artean eman, saioak egiten eta orrazten ibili izan garelako. Atal berria handizalea da, oso zabala, sakona eta baliabide eta jarduera ugariren berri ematen duena. Barnean, jarduera, azoka, baliabide, hiztegi eta gainerako gauzen informazio zabala bildu da. Atal berri hau euskaraz bizi eta horretan sakondu, erabili eta aurrera egin nahi duten pertsona guztientzako tresna izan nahi du.

Ermuko Udalak teknologia berriak eta komunikazioa sustatzeko egiten ari den ahaleginetan urratsa berri bat eman du. Udal Sail desberdinek udal web gunean duten atala gaurkotzen, eguneratzen eta zuzeneko informazioa herritarrei eskaintzen jarduten dute une oro. Horretan, liburutegia aitzindaria izan zen, hari LHIK, kontratazio edo kalitatea unitateak, jarraitu diotelarik. Oraingoan, lekukoa Euskara Sailak hartu du, lanari ekin, bere bidea eginez eta bere atala goitik behera gaurkotuz.

Egitasmo honen helburua herrian euskaraz egin eta egiten diren ekitaldien berri zuzena eta gaurkotua ematea da, horretarako herriko hainbat talde eta norbanakoekin elkarlanean Ermuan dagoen eskaintzaren berri aparta jaso da, hala nola, antolatzen diren lehiaketa desberdinen berri, ospatzen diren azokak edo jardunaldiak, Corpusa jasotzeko burutu diren lanen bilduma, udalekuak, martxan dauden proiektuak, hilez hil antolatzen diren agenda, lasterbide interesgarriak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia., hainbat eta hainbat kontu, alegia.

Euskara Saileko teknikari Fernando Aranberriren ustez, euskaraz bizi nahi duen oro batu eta indarrak metatzeko ahalegin hau eginez, euskaldunak batu eta ez-direnak hurbiltzea nahi da. Hemendik aurrera, gertuko informazioa ezagutzeko ezinbesteko erreferentea!

Atalaren ezaugarriak

Web gunearen atal hau eta erakundearena oso antzekoak dira, bata bestearen oinarri baita, gainera biak korporazio-identitateko ezaugarriei jarraitzen dietelako. Erabiltzaileek igarriko dituzten aldaketarik behinenak, batez ere, edukian daude. Web guneak lau atal nagusi ditu. Ezkerretik eskumara deskribatuta, goiko aldean atal berri bat dago: hilabeteko bisita. Honen azpian lehiaketa ezberdinak aipatzen dira. Erdian zerbitzuko albisteak daude. Eskuman, berriz, hainbat jarduera: ahozko testigantzak, esadazu euskaraz kanpaina, lehiaketak eta herriko adierazleak. Horren azpian, beste hainbat gai biltzen dituen gunea: gure agenda, toponimia, ikasleentzako diru-lguntzak, aisialdiko jarduerak, ,liburu eta disko azoka, Berbalagun, Drogetenitturri aldizkaria edo, San Martin Azoka, esaterako. Azkenik, eskuman hainbat lekutara lotura bidez sartzeko ikono eta logoak daude: Euskaltzaindia, HAEE, hiztegiak, HABE edo Topagunea, kasurako. Atal berri hau erabilerraza da, eta horretarako hainbat neurri hartu izan ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik