Liburutegiko Herritarrentzako Informazio Puntuak ONA txartela erabiltzea eskatzen du

17.03.08
Erakundea

Ermuko Udala Herritarrentzako Informazio Puntuetan segurtasun neurri osagarriak jartzeko erabakia hartu du. Erabiltzailea identifikatzeko eskatzen duen lehen puntua udal liburutegikoa izan da. Puntu horrek jada ONA txartela eskatzen dio erabiltzaileari, SMS nahiz posta elektronikoko mezuak bidaltzeko, nahiz interneten barrena nabigatzeko, udalaren web-gune korporatiboan izan ezik.

Segurtasun neurri horiek jartzea erabaki du udalaren modernizazio atalak, pertsona gutxi batzuk makinak ahalbidetzen zuen anonimatuan murgildu eta behar ez bezala erabili dutelako, kasurako sms mezu gordin eta iraingarriak bidali baitizkiote hainbati. Halaber, neurri horrekin umeak arratsaldeko hainbat ordutan jarraian makinarekin jolasean ibili daitezela ekidin nahi da, ez baitzioten inori erabiltzen uzten.

ONA txartela erabiltzeko mezua

Hemendik aurrera, Herritarrentzako Informazio Puntua 16 urtetik gorakoek eta ONA txartela dutenek besterik ez dute erabiltzerik izango. ONA txartelarekin identifikatzen direnen datuak erregistratuta geratuko dira: minutuak egindako kontsultak, eta abar… Horrela kexarik egonez gero terminala ordu eta minutu zehatz horretan nork erabili duen jakiteko aukera izanen dugu. Nolanahi ere, azpimarratu behar, udal honek ez duela SMS mezu eta posta elektronikoen eduki zein izan den jakingo.

Halaber, inork terminal horietatik mezurik jaso nahi ez badu jakinarazten diogu Ermuko Udalaren Modernizazio Sailarekin harremanetan jarri behar dutela. Horrela eginez, ez du bere mugikorrean mezurik jasok. Horretarako dauden bideak ondokoak dira: administrador_web@udalermua.net posta elektronikora idataztea, 943 17 9010 telefonora deitzea edo Komentukoa kaleko Abiapuntu bulego berrira etortzea). Aldi berean, Modernizazio Sailetik herritarrei dei bat egiten da terminalak zuzentasunez erabili ditzaten, erabiltzaile gehienek asko estimatzen baitute zerbitzua.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da