Sailburuak eta Udalbatzak sarbide berriak bisitatu dituzte
Lankidetza hitzarmena sinatu aurretik Lopez Guereñu Sailburuak eta Totorika alkateak egindako obrak ikuskatzera joan dira. Agintariak trenbide azpitik egin den oinezkoen pasabidetik eta Abeletxeko sarbide berritik ibili dira. Halaber, trenbidearen bi aldeak lortzeko jarri berri den igogailua ere erabili dute. Paseo hori Udalbatza osatzen duten taldeko zinegotzi gehienekin batera egin dute.
Azpiegitura horiek martxan daude orain dela hilabete batzuk. Horiek, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri lan sailak 2004. urtean Ermuko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren ondorio eta emaitza dira. Egindako aldaketa eta obren kostua 6,1 milioi euro izan da.Obra horien zati bat Ermuko Hirigunea biziberritzeko, IZARTU, 2004-2208 programaren diruekin gauzatu eta finantzatu dira.
Obra hau egin aurretik, trena Izelaieta kaleko trenbide-pasagune langadunetik egunean 90 aldiz pasatzen zen, langak beste horrenbeste aldiz jaitsi eta igotzen zirelarik. Hortaz, aldi bakoitzeko hirigunera sartzeko bide horri eragiten zion kaltea handia zen eta ez bakarrik 634 nazionaletik sartzen ziren ibilgailuei, pasagunea zeharkatu behar zuten pertsona guztiei ere franko eraginez.
Ezaugarri teknikoak
Ermuko trenbide pasagunea kentzea ekarri duen lan nagusia, oinarrian, trenbidearen eta N-634 errepidearen arteko gurutzaketa gertatzen den tokian trenbide azpitik doan bidea egitea izan da. Bide horrek Izelaieta kalera ematen du.
Orain arte kendutako trenbide pasagunea zeharkatzen zuten ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorria errazteko honako lan singular hauek burutu behar izan dira:
Obra zenbakietan
- Azpialdeko pasabidea edo trenbide azpiko pasabidea, 17,40 metroko argidun aurrez tenkatutako ormigoizko habeen bitartez.
- 40 metroko sasi-tunela, 800 mm-ko diametroko piloteetan eutsia, bide berria eraikitzearen ondorioz eratuko litzatekeen trintxerak izango lukeen eragina saihesteko.
- 1.200 mm-ko diametroko aurrez ekoiztutako ormigoizko kolektorea, Abeletxeren arroaren urak bildu eta Ego ibaira zuzenean isurtzen dituena.
- Azpialdeko pasagunea geltokian, aurrez ekoiztutako 3x3-ko kaxoietan oinarritua eta igogailu bat, leku horretako irisgarritasunerako soluzio gisa.
Beste datu interesgarri batzuk:
- Bidearen luzera: 271 metro
- Ormigoi metro kubikoak: 1.470
- Ainguraketa metro linealak: 1.820
- 800 mm-ko piloteen metro linealak: 1.950
- Aglomeratu tonak: 1.900
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik