Ahogozo oso onarekin

19.06.08
Udal Liburutegia

Modu orekatuan elikatzea edo herritarren artean ohikoagoa den “ganoraz eta ondo jatea” oso garrantzitsua da. Horretarako komenigarria da elikagaien ezaugarriak ezagutzea. Baina, gauza guztiak bezalaxe bere neurrian. Ez da beharrezko nutrizionista aditu bat izatea. Dena den, ikasteko moduak ere anitzak dira eta praktikaren eta modu entretenigarri baten bidez egin daiteke hori, ia jolasean balitz bezala. Are gehiago, ume edo gazte izanik. Horrela, hain zuzen egin zen asteartean Gastronomia Jardunaldien barne prestatutako zapore tailerrean. Horretara 10 urtetik 12 bitarteko 27 gazte bildu ziren. Saioa, esan bezala, asteartean egin zen udal liburutegiko haurrentzako aretoan.

Argazkian tailerrean parte hartu zuten hainbat gazte ikus daitezke, dastatu zituzten produktuak hartze eta ahora eramaten

Lau zapore klasikoak gehi berri-berriena

Andoni Doce sukaldari ermuarrak gidatu zuen saioa. Honek zaporearen definizioa eman zien eta dastamenean eragiten dituzten mekanismoak zeintzuk diren eta nola funtzionatzen duten azaldu. Zatirik handiena dastamenaren arabera sentitzen ditugun sentsazioak landu ziren praktikaren ikuspuntutik: gozoa, gazia, garrantza eta azidoaren gustuak. Horrez gain, azken boladan barra bara darabilen zapore berriaren berri ere: umania izenekoa.

Azalpenak jaso ondoren, partaideek produktu ezberdinak dastatu zituzten. Denetarik probatu zuten: kakao puroa, antxoak, kakahueteak, kafea, jogurtak, marmeladak, litxarreriak, eta abar…Parte hartzaileei oparitxo bana banatu zitzaien saio amaieran.

Argazkian Andoni Doce sukaldaria eta, produktuak dastatu ondoren gazteek agertutako erreakzioak ikus daitezke

Gazteek pozarren atera ziren eta balantze positiboa egin zuten. Gehien gustatu zitzaiena tailerraren planteamendu praktikoa izan zen, modu entretenigarri eta dibertigarrian ikastea ahalbidetu baitzien.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat