2008ko aurrekontuetan diru-hornidura egin da, etorkizunerako hainbat proiektu garrantzitsuei begira

26.06.08
Erakundea

Aurtengo aurrekontuetan diru-hornidura zenbait egin da, herriaren etorkizunerako eta datozen urteetan gauzatuko diren zenbait proiektu garrantzitsuak egiten hasteko ziklo bati begira. Carlos Totorika alkateak Osokoaren azken Bilkuran adierazi zuenez aurten “zenbait partidatan diru-hornidurak egin dira, datozen urteetan gauzatuko diren proiektu garrantzitsuen ziklo luze bati hasiera emateko”. Hori horrela, aurtengoa urteko aurrekontu bat baino gehiago zenbait urterakoa ematen du, diru-konpromisoak aurreikusten baititu zenbait urtealditarako, 2008tik 2010eraino.

Hori horrela, inbertsioetan partida ezberdinak aurreikusten dira lirrak eskuratzeko, auzoen irisgarritasuna eta 634 errepideak ingurunean duen eragina gutxitzeko (IZARTU plana), hainbat kale urbanizatu eta oinezkoentzako erdi egokitzeko, (Merkataritza biziberritzea helburu duen PERCO izeneko planaren barne), udal ondarea izango den lurra erosteko, Betiondo eraikin berria egiteko eta inguruko mendietara paseatzen joateko bideak egiteko edo gazteek musika entsaiatzeko lekua izan dezaten eraikin bat altxatzeko.

Gobernu taldeak aurtengo aurrekontuan konpromiso-kredituak zehaztu ditu, besteak beste, ondoren zerrendatzen ditugun proiektuetarako: etxeak erosi eta gazteek alokatzeko etxebizitzak egiteko, 450 toki izango dituen aparkalekua egiteko, Sallabenteko auzoaren irisgarritasuna hobetzeko, Hiri-antolamendurako Plan Nagusia berraztertzeko edo Zinema zaharberritzeko. Azken, proiektu horretarako ia hiru milioi euro aurreikusita daude. 2008rako inbertsioetan guztira 5.602.000 euro zehaztu dira eta, horietatik, udalak berak 3.667.000 euro jarriko ditu, proiektuok gauzatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako