Teresa Murga eraikinaren 50. urteurrena

23.07.08
Udal Liburutegia

Teresa Murga eraikinak bere 50. urteurrena bete du, herri ikastetxe berria izanda bere ateak zabaldu zituenetik. Eraikina 1958ko uztailean inauguratu zen. Horretarako gestioak askoz lehenago hasi ziren. 1944. urtean, Bizente Olañeta alkate zelarik Lomiño ortua zenaren salerosketa eskriturak sinatu ziren. Ortu hori Lobiano jauregiari zegokion eta Jose Luis Torres-Bildosolak testamentu bidez Maria Teresa Murga-Murgategiri utzi zion. Hori horrela, erosketa egin zenean erabaki zen lur horietan altxatu behar zen eraikinari jabearen izena ipintzea.

1951.an Ministerioak dirua bidali zuen ikastetxea eraikitzeko. Bidalitako kopurua urria zela eta orduko udalak kreditua eskatu zuen Espainiaren Tokiko-kreditu Bankuan. Handik urte batzuetara eraikuntza lanak esleitu zitzaizkion Pedro Basurko Garateri, zeinak eraikina altxatu zuen. 1958 uztailean ikastetxe berria inauguratu zen.

Ordutik hona eraikinak makina bat gora behera eta aldaketa jasan ditu, makina bat gauzetarako erabili baita. Gaur egun eraikina udalarena da eta bertan liburutegia, euskaltegia, KZGunea eta Helduen Etengabeko Prestakuntza zerbitzuak biltzen ditu.

Urteurrena ospatzeko jarduerak

Mende erdi hori ospatzeko eraikinaren sarreran collage bi zintzilikatu dira, argazkiak teknika digitalen bidez lona gainean grabatu ondoren. Lehenak gaur egungo eraikin eta erabileren erreferentziak jasotzen ditu. Irudia jatorrizko argazki batean oinarritzen da, horretan hainbat elementu beste batzuengatik ordezkatu izan direlarik, esaterako, liburua eta jarlekuak ordezkatuz, mundu bolak, arkatzak, eta abar… Horren bidez irudi fresko eta koloretsua lortu nahi izan da, gaue egun bertan gauzatzen diren jarduerei erreferentzia zuzenez eginez.

Bigarren collagean, eraikinaren aipamena barruko edukiaren eskutik lotzen da. Eraikina berritu aurreko argazki batek hasierako bere izaera eta erabilera gogoratzen digu, ikastetxea, bertako eskolak oinarri hartuta errekreazio bat egiten delarik bere ikastetxearen funtzioa azpimarratuz. Hari horretatik tiraka, koloreari indarra emanez, freskotasuna eta esanahia bilatu izan dute egileek. Collage horiek Pintura Eskolako irakasle diren Rosa Basoa eta Natalia Arrietak prestatu dituzte.

Lehen collagearen argazkia da hau. Bertan izan dituen erabileren aspektuak errepresentatzen dira figurazio bidez Bigarren collage honetan eraikinaren ezaugarri diren arkoak eta gaurko erabilerei aipamena egiten zaie, figurazio bidez

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango