Udako ordutegiak izango dira hainbat udal zerbitzutan

28.07.08
Erakundea

Udal kiroldegiak, Aritzmendi pilotalekuak eta Betiondok eta liburutegiak ordutegi bereziak edukiko dituzte udan. Udal Kirol Erakundeak ohar baten bidez aldaketak iragarri ditu eta erabiltzaileek jakinaren gainean izan daitezen. Kiroldegia eta pilotalekua itxita egongo dira uztailaren 31tik abuztuaren 22ra bitartea, biak barne. Epe horretan indarrean dauden araudiei bat etorriz, instalazioetan urteroko mantenu lanak egingo dira, esaterako eta besteak beste, igerilekua hustu eta garbitzea. Horiek biak ateak zabalduko dituzte abuztuaren 23an. Egun horretatik aurrera instalazioak zabalik egongo dira jardunaldi zatituan, astelehenetik larunbatera. Goizez 9etatik ordu 1etara bitartean eta arratsaldez, 4etatik 8etara. Igandeetan ez dira zabalduko.

Betiondoko kirol konplexuari dagokionez, hau itxita izanen da uztailaren 24tik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne. Argibide gehiagorako, jo udal kiroldegiko kontrolera eta bertan galdetu.

Udal liburutegiak ere, udako ordutegia izango du

Udan udal liburutegiak ordutegi berezia izango du. Zerbitzua zabalik izango da lanegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 14:30ak bitartean. Arratsaldez itxita izango da, eta baita larunbat, igande eta jai egunetan ere.

Abiapuntu zabalik abuztuan

Komentukua kaleko Abiapuntu bulegoa aldiz zabalik izango da abuztu osoan zehar, bulegoak bere ohiko ordutegia mantenduko duelarik. Hots, goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da