Ermua: 24 ordu zabalik urteko 365 egunetan

18.09.08
Erakundea

Gure udalak aurrera pauso garrantzitsua eman du, administrazio elektronikorantz. Ermuan, jada, herritarrok aukera dugu elektronikoki internet erabiliz errolda-bolantea izeneko agiri ofiziala eskatu eta ordenadorean bertan jasotzeko. Agiri hori etxebizitza unitateko kide bakarrarentzat edo etxebizitzako kide guztientzat eska daiteke. Agiri oso erabilia da eta herritarrek asko eskatzen dute administrazioan egin ditzakegun izapide ugarietarako.

Abiapuntu bulegoak eskainitako datuen arabera, urtero luzatzen diren errolda-agiriak 6.500-7.000 dira. Hortaz, kopuru garrantzitsu hori aintzat hartuta, gure erakundeak errolda-bolantea automatikoki emititzeko erabakia hartu du, elektronikoki izapidetu ahal izango diren espedienteen artetik. Eskaera elektronikoa izapidetzea oso erraza eta erosoa da, eskaera oso arin bete eta bidali ondoren, erantzuna eta agiri ofiziala buzoian oso denbora laburrean jasoz. Helarazten digun agiriak Erroldan gauden edo ez adieraziko digu eskatzaileoi.

Oinarrizko behar eta baldintza teknikoak

Erabiltzaileak ordenagailua eta interneten sartzeko aukera eduki behar du, eta baita (ONA) herri erabilerak dituen osasun txartel elektronikoa ere. Horrela ez den kasuetan, aukeran eta edozeinek erabiltzeko herrian prest dauden gainerako baliabideak erabili ditzake, esaterako Abiapuntu bulegoan jendearentzat erabilgai dagoen ordenadorea, Kzgunekoak, MUPISak, edo bestelakoak. Sistemak onartzen dituen nabigatzaileak Internet Explorer eta Mozilla Firefox dira, momentuz.

 

Izapideak egin nahi dituen herritarrak, web-gune korporatibora joan behar du: www.ermua.es. Horretan sartu ondoren, lehen orrian dagoen Abiapuntu, bulego birtualaren gainean sakatu behar, eta hurrengo pantailaren ezkerretara dagoen taulak udal izapideak izeneko aukeraren gainean eragin. Izapidea bost pausu erraz eta gidatuetan oinarritzen da, horiek bete eta bukatu ondoren agiria eskuratuz.

Bost pausutan, ezer ibili eta inora joan beharrik gabe!

Agiria irekitzen badugu, honek irteera zenbakia eta guzti dakarrela ikusi ahal izango dugu. Horrez gain, agiriaren segurtasuna eta fidagarritasuna frogatu ahal izateko hainbat tresna dituela ikusiko dugu, barra-kodea eta agiria egiazkoa dela frogatu ahal izateko zenbaki multzoa (zenbaki kodea).

 

Eskaera elektronikoaren bidez gauden lekuan gaudela jasotzen dugun agiria eta Abiapuntu izeneko bulegora joanda emango liguketena berdin berdinak dira. Agiri horrek segurtasun juridiko eta balio osoa du administrazioan. Inprimatu dezakegu eta paperean eraman edo aurkeztu eskatzen diguten leihatilan.

Abantailak besterik ez. Oso erosoa

Aplikatibo berriak ez du mugarik. Pertsonak agiria eska dezake behar duen unean, gure bulegoetara etorri beharrik izan gabe. Edozein ordutan nahiz egunetan, lanekoa edo bestelakoa bada ere, jai egunetan eta guzti. Noiznahi! Egunak dituen 24 ordutan eta urteko 365 egunetan.

Jasotako agiria gorde egin daiteke (disko gogorrean, ordenagailuan, eta…) euskarri digitaletan eraman (memoria txartel edo paperean, eta abar…). Baliabide azkarra da, erosoa, erabilerraza eta merkea. Ez dago inora joan ez eta ilaran zain egon beharrik.

Laburbilduz, aurrerapauso sendoa, erabateko administrazioa lortzeko bidean. Tresna honek, izapideen denbora eta kudeaketak murriztuko ditu eta, ondorioz, burokrazia bera ere.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua