Guk ez dakigu euskaraz, hortaz nola lagunduko diegu eskolako lanetan?
Ermuko Udal Euskara Sailak, ikastetxeetako irakasleekin elkarlanean, liburuxka bat argitaratu eta banatu berri du. Bertan, seme-alabei eskolako lanetan nola lagundu azaltzen duen informazio praktikoa batzen da. Horretaz gain, eta liburuxka honen lagungarri, bi orduko tailer praktikoa ere eskainiko du, aste honetan zehar. Tailerrak bi ordukoak izango dira eta gaztelaniaz emango da. Plazak mugatuak direnez, ikastetxeen bitartez jasotako inprimakia seme-alabaren tutoreari, ikasteetxeko idazkaraitzan edota Udal Euskara Sailean ahalik eta azkarren ematea komeni da.
Tailerraren hiru saio eskainiko dira:
- Urriak 16, 16:30-18:30, Eskolabarri ikastetxean
- Urriak 10, 16:30-18:30, Lobiano kulturgunean
- Urriak 24 16:00-18:00, Ongarai eskolan
Guk ez dakigu euskaraz, hortaz nola lagunduko diegu eskolako lanetan?
Helburu nagusiak bi dira:
- Ikasketa prozesuan laguntzeko gurasoek euskara jakitea ez dela ezinbestekoa ikustaraztea.
- Eskolako lanetan laguntzeko ideia zehatz eta praktikoak ematea.
Euskara ez dakiten gurasoentzat kezka handia izaten da eskolako lanen gaia. Seme-alabei ezin izango dietela lagundu beldur izaten dira, eta alde horretatik beraiek euskaraz erabiltzen dituzten adierazpideak seme-alabentzat egokiak ote diren zalantzak sortzen zaizkie.
Eskolako lanei buruzko tailerrak praktikoa izan nahi du:
- Eskolako lanei buruz oinarri batzuk eman: eskolako lanen helburuak, ikasteko ohiturak sustatzeko ideiak, eta abar.
- Eskolako lanen ezaugarriak ikusi: edukien eta haurren adinaren arabera.
Ezaugarri ezberdinetako eskolako lan batzuk gurasoekin batera egitea eta horiei egiten laguntzeko hizkuntzaren muga nola gainditu dezaketen azaldu.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik