Berbalagun proiekturako izen-emateak zabalik

10.10.08
Euskara

Euskaraz aritzeko eta arituz euskara hobetzeko Berbalagun proiektuko VII.edizioa hastear dago. Iaz, astean behin ordu betez euskaraz aritzea helburu zuten 46 lagun aritu ziren 8 taldeetan banaturik; horretaz gain, jende ugarik parte hartu zuten ekimen honen bitartez antolatu ziren ikastaroetan: abalorio, masaje, pintxo, larraindantza, makillaje, euskal sukaldaritza, yoga...

Dagoeneko izena emateko kanpaina martxan da, etxerik etxe bi-orrikoa banatu da eta orain informazioa jasotzeko zein izena emateko, Udal Euskaltegira, Kaltxango AEk-ra, Euskal Birusa Elkartera edo Udal Euskara Sailera joatea besterik ez da egin behar. Bertan, orritxo batean gustukoen duzun ordutegia aukeratu eta proiektu honen koordinatzailea, zure antzerako interesak dituen taldea osatu eta zurekin jarriko da harremanetan mingaina astintzen hasteko.

Aurtengo berrikuntza edo erronka gurasoez osatutako taldeak osatzea izango

Aurtengo berrikuntza edo erronka gurasoez osatutako taldeak osatzea da. Asko eta asko dira umea euskaraz ikasten duten gurasoak, eta asko maila izan arren umearekin euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenak, horregatik, Berbalagunek duen filosofiari jarraituz, hauekin talde bereziak osatzeko ahalegina egingo da, talde hauek umea eskolara eraman aurrreko edo hartu osteko orduetan sortzeko asmoa da, horrela umeak ere ikusiko du euskarak baduela garrantzia eta bere aitak edo amak ere egiten duela. Honen bitartez, zeharka, umeen hizkuntza ohituretan eragin eta bere ikas-prozesuan lagundu nahi da.

Bestalde, antolatzaileok urriaren 16an, Lobiano kulturgunean, arratsaldeko 19:30etan egingo den aurkezpenerako gonbitea luzatzen die aurreko edizioetan ibilitakoei, herriko elkarte guztiei zein informazioa jaso nahi duten herritar guztiei. Aurkezpenean, egon daitezkeen zalantzak argitzeaz gain, iaz egin ziren ekintzetako argazki esanguratsuez osatutako diaporama kaleratuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik