Gure administrazioaren normalizazio eta berritze lanak ezagutzera etorri zaigu EUDEL

27.10.08
Erakundea

Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDELeko) talde bat etorri zaigu gaur goizean udalera gure administrazioaren barne gauzatzen ari garen normalizazio eta berritze lanak ezagutzera. Prozesu horien bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak herritarren gaur eguneko nahiz etorkizuneko beharrei doitu eta erantzun nahi diegu. Carlos Totorika alkateak harrera egin die EUDELeko ordezkariei. Bertatik, Esther Ibarluzea –Berrikuntza ataleko teknikaria- eta Francisco Redondo –informatikaria- etorri dira. Alkatea Udalbatzako idazkariaz lagundurik egon da, barneko lan horiek azaltzeko aurkezpenean. Horiekin batera, diziplina eta alor ezberdinetako teknikariak ere egon dira, erronka horrek bakoitzaren alorrean nola eragin eta zer suposatu duen kontatzeko. Lan horren guztiaren xedea, etorkizunean zerbitzu telematiko eta elektronikoak eskaintzea da. Horrelakoak, jada eskaintzen hasita bagaude ere, oraindik askoz ere gehiago etorriko baitira.

EUDELetik etorritako teknikariek erakunde barruan normalizatze aldera egindako lanak, hobetze eta berritzeko prozesuak, eta eskaintzen ditugun espediente eta izapide elektronikoen berri jaso dute. Eta baita ere, lan hori egiteko gure alorren arteko koordinazioa eta ‘InnTegra’ izeneko ekimena. Bisitariak ‘Abiapuntu’ izeneko bulegoak, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorraren egoitza –Torreta Etxea- eta Enpresak Sustatu eta Trebatzeko Izarra Zentroa ere bisitatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian