Irakur zaletasuna haurtzaroan sustatzeko -bularretik mintzora- kanpaina Ermura zabalduko

03.11.08
Udal Liburutegia

Irakur zaletasuna haurtzaroan sustatzeko -bularretik mintzora- kanpaina Ermura zabalduko da. Galtzagorri elkarteak bultzatutako eta EJak babestutako ekimen hori Ermuan aurkeztu da gaur goizean. Aur kezpen ekitaldian Itziar Zubizarreta irakaslea, Carlos Totorika alkatea eta Sara Gago liburuzaina izan dira. Egitasmo berri hau kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio da. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohitura naturalak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen.

Ekimenak azpimarratu egiten ditu irakurketaren balioa eta gaztetatik irakurtzeko ohiturak garatzeko komenigarritasuna, horiek abantailak eta onurak besterik ez baitakarte umeen garapen intelektual, afektibo eta sozialerako. Haurrek jaiotzetik gauza asko behar dituzte modu egokian garatzeko: inguruarekin komunikatu, errealitatea pixkanaka ezagutu eta horretan segurua sentitzea. Baina, behar horiek asetzeko, haur txikiek oraindik ez dituzte garatuak trebetasun kognitiboak, ezta hizkuntz trebetasunak ere gauzak eskatu eta adierazteko, honek ikasketa luze bat eskatzen du. Haur txiki horren beharrei aurre egiteko, bere inguruko helduek, irakurketa, kontaketa eta abestiak bezalako altxor preziatua daukate. Hau modu egokian erabiltzen badute, ondorio magikoak sortuko ditu haurraren adimena, hizkuntza eta emozioak garatzeko eta haiekin lotura afektibo sendo bat finkatzeko ere.Labur bilduz, bi alor jorratuko dira: batetik kalitatezko literatur testuak eta bestetik, haurrarekin kontaktuan dauden guraso eta hezitzaileen formazioa.

Ipuinak, abestiak eta kontuak biltzen dituen euskarazko eta gaztelerazko ale bana oparituko die guraso berriei urtarriletik aurrera udal liburutegiak

Egitasmoaren lehen urratsak Tolosan eman ziren, 2007ko abenduan hasi eta 2008ko apirila bitartean. 2008ko azaroan, abiatuko da esperientzia pilotu gisa aukeratu diren gainontzeko lau herrietan ere: Ermua, Iurreta, Oñati eta Amurrion, hain zuzen. Horietan, protokolo bat martxan jarri da formazioa eta materialaren sormena aurreikusten duena. Herri hauetan behaketa sistema bat aplikatuko da kanpainaren emaitzak jaso eta egitasmoaren eragina baloratzeko. Aurrerantzean, kanpaina zabalduko da parte hartu nahi duten herrietan, programa osoa nahiz interesatzen zaizkien atalak beren herrietan aplikatzeko. Denetan formazio hitzaldiak gauzatuko dira helduentzat herriko liburutegian. Saioak elebidunak izango dira. Juan Kruz Igerabide (Poeta) eta Juan Karlos Alonso (Psikologoa) Poesia hizkuntza afektiboaren oinarrian eta Haur Literaturaren eragina haurraren garapenean gaiak lajorratuko dituzte. Pello Añorgak; (idazleak) eta Itziar Zubizarreta; (Irakaslea eta narratzailea) gurasoentzat , liburua nola kontatu, irakurri, begiratu eta irakasleentzat haur literatura eskolan nola sistematizatu azalduko dute.

Liburuz beteriko 50 maleta osatu dira, liburutegitik etxeetara mailegu gisa eramateko. Maleta guztietan, liburu aproposak eskaintzen dira etxean begiratu, irakurri, entzuteko eta jolasak egiteko. Maleta bakoitzean, “Bularretik Mintzora” liburu-CD bat, eta gomendiozko foiletoak daude. Laburbilduz, baliabide ugari umeak literaturaren mundura erakartzeko, hori bai literatura erraz, anitz eta entretenigarrira, bakoitzaren adin eta beharretara egokitutakoa. Gaurko aurkezpen ekitaldia eta proiektuaren nondik-norakoak zehaztasunez eskaintzeko, lotura egin diogu informazio gehiagoko lasterbideari.

Ezkerretatik hasita Itziar Zubizarreta, Carlos Totorika eta Sara Gago. "Bularretik mintzora" kanpainaren materiala.

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean
Imagen
05.05.25
Adin guztietarako mahai-jokoen azken tailerra

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo