Ardoa dastatzen ikasteko aukera

06.11.08
Gizartea

Ardoaz jakitea ez da erraza. Ardo ezberdinak bereizten eta gozatzen ikastea konplexua da. Ardoaren mundu zabala eta sakona da oso eta, gauza guztiek bezala, bere zientzia dauka. Hori horrela, ermuarrok aukera ederra izango dugu gaur trebakuntzaren bidez ezagutza horretan aurrera egiteko. Euskal Birusa elkarteak ardo eta txakolina dastatzen ikasteko ikastaroa antolatu baitute. Jarduera San Martin kulturalaren programazioaren barne txertatzen da eta Malengo elkarte gastronomikoan egingo da. Ikastaroan bost ardo edan ahal izango dira, lehenengo biak txakolinak izango eta beste hirurak beltzak. Lehena urtekoa eta beste biak ondutakoak. Dastatzea arratsaldeko zazpietatik gaueko bederatzietara bitartean egingo da. Izen-emateak 2 euro balio ditu pertsonako.

Dastatze saioaren nondik norakoak eta edukia

Gutxi gora beherako bi orduko saioan, ardoaren mundu aberatsean murgilduko gara. Saioa bi ataletan banatzen da. Lehengo atalean ardoa nola dastatu eta ardoa dastatzeko teknika azalduko dugu. Bigarrenean, praktikara eramango dugu aurretik ikasitakoa eta 5 ardo dastatuko dira. Lehenengo, bi txakolin dastatuko dugu ,eta gero urteko eta ondutako hiru ardo beltz.

Dastatzea era pedagogikoan, arina eta atsegina izango da. Hau horrela izateko, adibidez; azalpenak multimedia bidez izango ditugu, edo aromen jokoa egingo dugu -ikasleari aroma poteak emango zaizkio eta honek zein aroma mota den asmatu beharko du - ardoak dituen usaimenak oroitarazteko.

Ikasle bakoitzari liburu bat oparituko zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz