San Martin, handienetan handi!
San Martin azoka arrakastatsua suertatu da, beste behin. Aurtengoan ere jende ugari bildu zuen. Egitarauan jasotako jarduerak eguneko eguzkiaren pareko distira lortu zuten. Eguzkiak ere ez baitzuen nahi izan kale egiterik larunbatean. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren. Antolatzaileek urterik urteko eskarmentuaz egunari hartuta diote neurria eta horri esker ez zen ezeren eskasiarik egon. Sagardo eta txakolin uholdeak izan ziren; edari eta taloen txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina, erretako saihets pintxo guztiak ere agortu ziren eta nonahi izan zen giro alaia.
Postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Barazki eta ortuariak, denboraldiko frutak (sagarrak, mizpirak, urrak edo intxaurrak). Eta perretxikoak baita esnegorriak eta idi-mihiak, esaterako. Barraskiloak eta ehiza hegaztiak ere eskaintzen ziren postuetan, bi oilagorra zintzilik baitzituen batek. Eta horrez gain, ogi, gozo, ezti, sagardo eta txakolina, besteak beste.
Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro hori bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, mahai baten inguruan eta baba plater baten aurrean biltzeko. Asko izan ginen kale egiterik nahi izan ez genuenak. Datorren urtean gehiago, bai horixe!
Lehiaketako sariak
- Fruta eta ortuarietan:
- 1. Alejandro Arrieta, de Markinako Xemengain baserrikoa.
- 2. Mila Amillategi, Mallabiko Barrenetxe baserrikoa.
- Gazta
- 1. Florencio Turruka, Markinako Barroetatorre baserrikoa.
- 2. Patxi Baskaran, Markinako Santa Marina baserrikoa.
- Ogia:
- Lourdes Egia, Berriatuko Elizburu baserrikoa.
- Eztia:
- Txilarrekoa: Valentin lona, Zornotzako Urikoa baserrikoa.
- Mila-lore: Igor Merino, Barakaldokoa.
- Sagardoa eta txakolina:
- José Antonio Bilbao, Markinako Axpe baserrikoa.
- Sari berezia:
- Berrizko Miren Intxaurragarentzat (Errotabarri).
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik