Liburutegiak bikaina merezi du, erabiltzaileon ustez
Udal liburutegia ondo kontsideraturik dago erabiltzaileongandik. Horrela ondorioztatzen da udaberrian egindako gogobetetze inkesta bidez jasotako erantzunetan eta horien balorazioetan. Datuok aste honetan ezagutu ditugu, Udalbatzarrari aurkeztu baitzaizkio asteko batzorde informatiboan. Liburutegiak berrehun pertsona baino gehiagoren iritzi eta iradokizunak bildu ditu. Aipatu inkesta hilabetez eta paperean nahiz gure web gune honetan bete ahal izan da. Inkestaren xedeak erabiltzaileon iritzia jasotzea eta horien ustez hobetu beharreko aspektuak identifikatze izan dira, zerbitzua are erakargarriago egiteko, erabiltzaileon konfiantza eta gogobetetasun maila gehituz. Laburbilduz, zerbitzuaren kalitatea areagotzea.
Inkesta hori bi taldetan banatu izan da, erantzuleen adinaren arabera. Lehenengoan, 14 urtetik gorakoak sartu dira eta, bigarrenean, aldiz, 8 urtetik 14 bitarteko gaztetxoak. Lehenengo talde horren iritziz hamar puntu posibleetatik gure udal liburutegiak bataz beste 7,68 puntuko nota merezi du. Gaztetxoen iritziz nota hori oraindik altuago da, hiru puntu posibleetatik 2,9 nota eman baitiote. Bi taldeek baloratu eta iritzia eman dute liburutegiko aretoaren inguruan, jasotzen duten atentzioren inguruan, gustokoen dutenaren eta hobetu beharreko gauzen inguruan.
Inkestaren inguruko datu teknikoak
Inkesta maiatzean zehar egin zen. Hamalau urtetik gorako 153 pertsonek bete zuten. Eta 8 urtetik 14ra bitarteko 51 gazteek. Helduen ustez baloraziorik altuena merezi duten aspektuek ondorengoak dira, hurrenez hurren: azterketa aldietako ordutegi zabalak (8,75); langileengandik jasotako tratua eta informazioa (8,27); langile taldearen profesionaltasuna (8,10) eta liburuak mailegatzeko zerbitzua (8,17). Aspektu horiek guztiak zortzitik gora baloratu izan dira, hamar puntu posibleetatik.
Gaztxoenen taldean balorazioa are altuagoa izan da. Ongi baloratutako aspektuen artean ondokoak egon dira: liburuen aukera zabala, ikasleentzako bisita gidatuak eta laguntza behar dutenean langileengandik jasotzen duten arreta. Gazteen %90a liburutegira arratsaldez joaten da eta txikienak beste norbaitekin egiten dute. Gehientsuak (%64) liburutegira etortzen dira etxeko lanak egitera, agiriak mailegatzera eta informazioaren bila.
Baxuago baloratutako aspektuak eta hobetu beharrekoak
Baxuen baloratu diren aspektuak ondorengoak izan dira: fotokopiak egiteko zerbitzua (6,1); ikus-entzunezkoen bilduma (6,4); eta jardueren berri emateko modua (6,7). Zazpi puntuen azpitik geratu diren beste hainbat atal ere izan dira, esaterako: instalazioaren girotze sistema (6,8); modu autonomoan materiala bilatzeko erraztasuna (6,8) edo irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak helduentzat (6,85) eta liburutegiko web-orria (6,96).
Txikienen iritziz balorazio baxuagoa merezi izan dute informazioa eskuratu edo bilatzeko modua eta haurrentzako aldizkako argitalpenen aukera urria. Liburutegiak jada erabiltzaileon iritzi horiek oso aintzat hartu eta lanean hasi da atal horiek hobetu eta herritarron gogobetetzea lortzeko.
Liburutegiak oso positibotzat eta aintzat hartu ditu balorazioak
Liburutegia benetan pozik geratu da jasotako erantzun eta balorazioez eta biziki eskertu nahi izan die ekimenean parte hartu eta galdetegia erantzun izan duten guztiei. Iritzi eta iradokizunak barne hausnarketa egiteko parada eman die, zeinaren bidez jada, hobetzeko jarduerak lantzen ari diren. Hobetu beharreko atalen artean ondokoak lehenetsi dira:
- Haurren aretoa beste nonbaitera lekuz aldatzeko aukera aztertzea, gainerako erabiltzaileen lasaitasunari mesede egiteko.
- Bibliografi fondoa gehitzea, bereziki ikus-entzunezkoen atala eta hori erakusteko modua edo tokia.
- Zerbitzuko seinale eta adierazleak hobetzea, materialak errazago bilatzen laguntzeko.
- Erabiltzaileok bilaketak autonomia gehiagoz egin ditzagun trebatzea, ikastaro eta gaikuntza-saioen bidez.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo