260 pertsonatik gora ari dira euskara ikasten eta praktikatzen Ermuan
Ikastetxeek ez ezik, gure herriko bi euskaltegiek ere ekin diote ikasturte berriari orain aste batzuk. Eta aurtengo 2008-2009 ikasturterako matrikulazioa oso altua eta pozgarria izan da, berrehun lagunetik gora eman baitute izena euskara ikasteko. Hain zuzen ere udal euskaltegian jada 84 lagun ari dira eskolak hartzen eta AEK Kaltxangon berriz beste 117. Horrez gain, ikasitakoa errotu eta sendotzeko xedea duen Berbalagun egitasmoa ere sendo eta osasuntsu dabil, euskaldun zahar eta berrien artean mintza praktikak egiteko 66 pertsona apuntatu baitira, guztira bederatzi talde eratuz. Ikasle guztiak herriko bi euskaltegietan ikasi arren, guztiak ez dira Ermuko bizilagunak, horietako hamazazpi Mallabitarrak baitira.
Udal euskaltegia eta AEK Kaltxango euskaltegian dauden ikasle kopurua batuta 200 pertsona ari dira herrian euskara ikasten. Ikasle hauek, mailaren arabera, ordutegi desberdinak dituzte, beraz, euskaltegi bien eskaintzari esker ikasleen beharrak asetzeko moduan daude. Hona hemen taldeen antolaketa:
Ikasleak | Hasierako maila | 1A maila | 1B maila | 2 | 3 (EGA) |
---|---|---|---|---|---|
8:00-10:00 AEK | 10 | ||||
9:00-11:00 AEK | 8 | 10 | 11 | ||
10:00-12:00 Udal euskaltegia | 12 | 15 | |||
14:30-16:00 Udal euskaltegia | 11 | ||||
16:30-18:30 AEK | 10 | 10 | 12 | ||
17:00-19:00 Udal euskaltegia | 10 | ||||
18:45-20:45 AEK | 8 (Mallabia) | ||||
19:00-21:00 AEK | 9 (Mallabia) | 13 | 8 | 8 | |
19:00-21:00 Udal euskaltegia | 10 | 13 | 13 |
Euskaltegiz kanpoz, euskara ikasteko beste moduak badaude, onena erabiltzea eta hau erraztea helburu duen Berbalagun egitasmoak ere ibiltzeari ekin dio, VII. edizio honetan, 66 bat lagun animatu dira astean behin batzen diren taldeetan parte hartzeko. Talde horiek astelehenetik ostiralera bitartean eta ordutegi ezberdinetan biltzen dira, maila eta interesen arabera. Aukera oso zabal eta aberatza da. Edozein argibideetarako eta ikasten hasteko euskaltegietara joatea besterik ez dago. Helbideak eta harremanetarako datuak, azpiko azkarbidearen bidez eskaintzen ditugu, lotura eginez.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik