Nola aukeratu jostailu egokia gure umearentzat?

09.12.08
Euskara

Gabonen atarian gaude eta laster Olentzerok edota Hiru Erregeek gure seme-alabei edo ingurukoei zer ekarriko dien pentsatzen hasi beharko dugu. Oparirik egokiena aukeratzea zaila izaten da eta asmatzea askoz ere zailagoa, asko baitira kontuan hartu beharrekoak, besteak beste, haur edo gaztetxoaren adina, zaletasunak, prezioa... Hori dela eta Euskara Sailak antolatua gaur Lobiano kulturgunean, arratsaldeko 17:00etan Nola aukeratu jostailu egokia gure umearentzat? hitzaldia izango da Txatxilipurdi elkartearen eskutik, bertan jolasak aukeratzeko kontuan hartu beharreko hainbat aholku emango dizkigute:

Hitzaldian jorratuko denaren eskema

  • Jostailu hau egokia al da nire haurrarentzat?
  • Ze balore transmitituko die jostailu honek?
  • Jolasaren garrantzia haurraren garapenean.
  • Jostailua, jolasaren laguntzailea. Jostailu motak.
  • Jostailu on baten ezaugarriak. Kontuz publizitatearekin!
  • Jolasa eta gurasoen parte-hartzea

Hitzaldira joaten diren gurasoen umeentzako, hitzaldiak irauten duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko