-Hartza Eguna- ospatuko dugu Ermuan

19.02.09
Euskara

Ermuan bihar ‘Hartza eguna’ ospatuko dugu, azken hamalau urteko inauterietako ostiralero legez. Euskal Birusa elkarteak, herriko ikastetxe eta euskaltegiek, Alboka musika eskolak eta Debabarreneko Bertsolari Eskolak eta bat egingo duten herritarrak kalejiran aterako dira, ‘Txindurrik’ idatzitako kopla zaharrak kantatzeko eta hartza kaleetatik paseatzeko. Kalejira arratsaldeko 6etan irtengo da, Orba kardinalaren plazatik.

Hartza Eguna Euskal Birusa elkarteak 1990ean berreskuratutako tradizio herrikoia da. Ordutik ez du kalerik egin inauterietako programan, eguen zuri izeneko egunaren biharamunean, herriko bazter guztiak musika eta bertsoz bete eta alaitzeko, hartza animali belarjalearen figura tartean daramatela.

Ekimenaren eta kantatzen diren bertsoen istorioa

1934. urtea zen. Herriko gazte bat tuberkulosiarekin gaixotu zen; garai hartan gaixotasun larria zen, zainketa zein botika bereziak behar zituena. Haren senitartekoek egoerari aurre ezin ziotela egin ilusita, bere lagunek nolabait laguntzea erabaki zuten. Gillermo Bengoetxea ‘Txindurri’ herritar eta bertsolariaren etxera joan ziren eta bertso batzuk idazteko eskatu zioten. Kopla horiekin kalehira egin eta dirua batzea zen helburua. Aratuste edo Inauteri sasoia zenez, mozorroak jantzi eta kalera atera ziren kantatzera, mila pezeta bilduz; ordurako dirutza izugarria.

Harrezkeroztik, berrogeita hamar urte luzeetan ez zen kalejirarik errepikatu, Euskal Birusak ekimen herrikoi hori berreskuratu bitartean. Orain hamalau urteren bueltan, tradizio oso sustraituta dago eta arrakastatsua da. Aurtengoan, elkarteak istorioaren koplen autorearen eta beste zenbait atalen berri lau haizeetara zabaltzeko liburuxka bat argitaratu du, argazki eta testuz osatutakoa. Halaber, Alboka musika eskolarekin elkarlanean koplak bildu eta DK batean grabatu ditu. Material hori herriko ikastetxe eta euskaltegietara bidali du ezagutzera emateko. Web gune honen material bi horiek zabaltzen laguntzeko xedez, hemen bertan eskaintzen dizue.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik