Eudelek aipamen berezia jaso du, Datuak Babesteko Praktika Publiko onenen Europako Topaketan

20.02.09
Erakundea

EUDELek –Euskadiko Udalen elkarteak- aipamen berezia jaso du Europako Herri Administrazioen Praktika Onenen Sarien V. edizioan. Sariak Madrilgo Erkidegoko Datuak Babesteko Agentziak antolatu ditu, eta orain bi egun eginiko ekitaldian banatu ziren. . EUDELek aipamen berezietako bat lortu du, datuak babestearen arloan egiten duen lanagatik. EUDELekin batera, Europako zenbait herrialdetako 17 proiektu izan dira hautagaiak.

Eudeli aipamen eta sari hori eman zaio Datu Pertsonalen Basesaren arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua prestatu eta argitaratzeagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek erabil eta aplikatu dezaten. Lan horren xedea herritarrek toki-erakundeen esku uzten dituzten datu pertsonalak zuhurtasunez eta egoki erabili eta kudeatu ditzaten. Eskuliburu hori elkarlanean landu eta prestatu dute toki-erakunde hainbatetako lankideek. Taldea hain zuzen ere, Gasteizko, Eibarko, Beasaingo, Getxoko, Basauriko eta Ermuko udaleko langileek prestatu dute.

Eskuliburu hori Euskadiko toki-erakundeetan lan egiten dugun 20.000 langilerentzako laguntza eta tresna baliagarria izan nahi du, gure jardunerako erabiltzen ditugun datuen konfidentzialtasuna bermatu eta babeste aldera. Eskuliburuak irizpide multzo bat ematen du, prozedurari nahiz bestelako atalei buruzkoak, datu pertsonalak babesteari buruzko legerian ezarritakoa eta toki-erakundeen eguneroko lan eta eginbeharretara egokitze eta betetze aldera. Horretarako sentsibilizazioa, kontzientziazioa, trebakuntza eta praktikarik onenak jarraitzea proposatzen da.

Eskuliburu horren ezaugarri eta funtzionalitateak

Eskuliburua bi formatutan plazaratu da, bata ohiko paper euskarrian eta bestea bertsio digitala. Biak, toki-entitateen, horien langileen eta interesa izan dezaketen herritarren esku jarri dira. Eskuliburua ikusi eta behera ekartzeko joan ondoko datuak babesteko Euskal agentziaren eta Eudelen orrialde edo web-guneetara: AVPD eta EUDEL.

Eskuliburuak kudeaketa egiteko praktikak, inprimakiak, agiri ereduak nahiz ohiko zalantza eta galderen erantzunak eskaintzen ditu. Eredu praktikoak eta ustezko kasu zehatzak ere jaso eta eskaintzen ditu, adibide gisa, datuak babesteko jarraitu beharreko prozeduren eskemak ere bilduz.

Eskuliburuak lau alek osatzen dute. Horren egitura ondorengoa da; lehen alean lege xedapenak jasotzen dira, horiek zazpi atal, 61 artikulu eta azken xedapen batean zatitzen direlarik. Ale honi beste lau agiri erantsi zaizkio, lehenak 162 kasu edo galdera zehatz planteatu eta erantzuten ditu. Horren kontsulta errazte aldera, eranskina hirutan zatiturik dago. Bigarren eranskinak, toki-entitateen eguneko jardunarekin zerikusia duten beste 67 atal lantzen dira. Hurrengoan, AVPDk eta Eudelek gai honetan duten egitekoa jorratzen da. Hirugarren eranskinak datuak kontsultatu, zuzendu, ezabatu edo horien kontra egiteko eskubideak gauzatzeko diagrama-fluxu eta prozedurak eskaintzen ditu. Laugarren eta azkenak, berriz, edozein erakundek bere errealitate eta beharretara egokitzeko moduko agiri tipoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua