UKEk kiroldegiko igerileku estali handia moldatuko du udan

06.03.09
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak udan kiroldegiko igerileku estali handiaren ontzia moldatuko. Moldaketa horren xedea hirukoitza da: lehenik, estankotasuna bermatzea egun ura galtzen duelako; bigarrenik, erabilera koletkiboko araudira egokitzea eta azkenik, energiaren eta uraren kontsumoa murriztea. Horiek horrela, egungo estaldura zeramikoa kendu, sakonera gutxitu eta gres ez labaingarri berriaz alikatatuko da. Obra egiteko 228.000 euro eta gehienez ere zortzi aste beharko direla aurreikusi da. Proiektua Administrazio Publikoen Ministeriok onetsi berri du, eta Toki-inbertsio Fondoan txertatzen da. Lana publizitatedun prozedura negoziatu bidez esleituko da eta honetan interesa izan dezaketen enpresek beren proposamenak aurkez ditzakete datorren astelehenaren arratsaldeko hirurak baino lehen.

Udal kiroldegia 1999ko ekainaren batean ireki zen, bi urte lehenago eraikinaren teilatu eta egitura lurrera etortzeagatik egin beharreko konponketa lanak bukatu ostean. Erorketa horren ondorioz, hainbat kalteei aurre gin behar izan zitzaien eta horien artean estalpea eusten zuen zertxa batek igerileku handiaren hormigoizko egituran eragindako pitzadura zegoelarik. Pitzadura hori ixte asmoz estaldura bat eman zitzaion orain hamar urte, nahiz eta arazoa eragintasunez ez konpondu hainbat ur atera egiten baitzen. Orain hamar urteren bueltan, egoerak ez du bere kabuz hobera egin, baizik eta aldrebes,. Gero eta ur gehiagok ihes egiten baitu eta urak hormigoiaren barruko forjatuari eragiten ari dio, ur horrek tratamendu kimikoak baitaramatza barne, hain zuzen ere ura arazteko prozesuan erabilitakoak. Hortaz, hondamena areagotzen doa, denboraren poderioz.

Erreformak egungo kirol eta heziketa erabilerak mantentzea eta, aisi eta jolaserako zabaltzea ahalbidetuko du

Horregatik guztiagatik, hobekuntza lana hori egitea proposatu da, ontzia ren estankotasuna bermatzeko, erabilera kolektiboko araudira egokitzeko eta arazketa sistema hobetzeko, igerilekuaren ur guztia mugitzea lortuko baita. Horrekin batera, baliabide naturalak zaintzea eta kostuak gutxitzea lortuko da, ur gutxiago erabiliko delako eta hori berotzen energia gutxiago kontsumituko delako. Igerilekuaren balio-aniztasunak gora egingo du, aisi eta jolas erabilerak (haurdunen ariketak, uretan egindako soinketa eta jazza, eta abar…) ,gehituko baitzaizkio gaur egungo erabilerei.

Aipatu arazoei konponbidea emateko igerilekuan teknikoki GA-2 izenaz ezagutzen den sistema jarriko da, horri esker maldadun enkofraturik eta kanalik egin behar ez izateko. Igerilekuaren zabalera nahiz luzera ez da ukituko, duena bere horretan mantenduz. Ontziaren gaur egungo neurriak, 25 x12,5 metro dira. Aldatuko den gauza sakonera izango da, altuerarik handiena metro bat eta 60 zm-tan utziz. Sakonerarik txikiena metro bat eta hogei zentimetro (1,2 zm) izango dira. Arazketa egiteko sistema eta filtro berria jarriko dira, egun dauden ur-ponpa biak beste bi berriez ordezkatuz. Horri esker, igerilekuko ur guztia bi ordutan mugitu eta araztu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako osasun sailak ezarritakoari jarraiki.

Proiektuaren inguruko zehaztasun guztiak, kontratazio atalean eskaintzen ditugu. Guk horretara heltzea errazte aldera, lasterbidea egin diogu beheko informazio gehiagoren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik