Berrikuntza irekia: kanporako begirada eta elkarlanaren aldeko apustua

12.03.09
Ekonomi Sustapena

Tokiko garapenaren astea pil-pilean jarri da gaur, ekitaldi nagusiei hasiera eman ondoren. Gaurko eguna berrikuntza irekiari dedikatu zaio, hobekuntza eta aurrera egiteko estrategiak garatzeak duen garrantziaren ingurua hausnarketa egiteko xedez. Egitarauan jasotzen den ideiak ondokoa dio: ahalegin pertsonala eta motibazioa, sormena saritzen eta suspertzen duen testuingurua sustatzeak, mundu hobeagoa eraikitzen lagunduko digu”. Egunari bederatzi eta erdietan eman zaio hasiera, jardunaldiko agiriak jasotzeko unearekin, segidan Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Trebakuntza sailaren zuzendariak, Rosalia Herrerak, aurkezpen orokorra egin duelarik.

Egunari hasiera eman dio herriko alkate Carlos Totorikak. Lehen zinegotziaren hitzetan berrikuntzari buruzko pertzepzioak hainbat eta ezberdinak izan daitezke, erakunde bakoitzaren ezaugarrien arabera. Nolanahi ere, berrikuntzak etorkizunari edo lehiakortasunari begira mesede egingo digula eta eremu horretan lan egiteak hobeak eta indartsuagoak egingo gaituela esan du. Agintariak azaldu egin ditu gure udalak berrikuntzaren aldeko apustua zergatik egin duen eta ildo horretan ematen ari diren pausoak zeintzuk diren. Adierazi duenez, Ermuko udala herritarren beharrei erantzun eta horiek ase nahian dabil lanean, nahiz eta horiek eboluzioan dauden eta etengabe aldatzen ari direnez, eszenario horretara egokitu beharra dugularik. Horren ildotik, enplegu aktiboko politikei, familiei laguntzekoei, hezkuntzakoei edo etorkizuneko azpiegiturakoei aurre egiten eta erantzuteko lanean dihardu. Hori horrela izanik ere, lan ildo horietako bat bera ere ez da udalaren eskumena, ez eta legezko betebeharra”. Nahiz eta errealitatea hori izan, horietan guztietan dihardugu “ horiengan sinesten dugulako, konprometiturik gaudelako eta herritarrengandik zubi lana egiten hurbilenen gaudelako.

Totorikak adierazi du gure udalean, jada, “badaukagula lantalde bat, hausnarketa egiten eta teknologi aberrian txertatzen dagoena, aurrera egiteko”. Nolanahi ere, ahalegin eta lan hori barrurako bakarrik utzi ordez, erakundetik kanpora ere ateratzearen aldeko agertu da, partaidetza sarean sortuz. Alkateak bi proposamena aurreratu ditu, hausnarketa egin eta alderdi politikoek, enpresek eta eragile sozialek elkarlanean landu eta adosteko. Agintariak adierazi du, garaia dugula 2015. urteari begira guztion artean etorkizuneko Ermuaren diseinuan jardun behar dugula, ekonomian, industrian, kultura nahiz gizartekintzan nahi duguna definituz”. Hausnarketarako bigarren ideia gisa, aipatu izan du elkarlanean jarduteko premia krisialdiari aurre egiteko, “80 eta 90 hamarkadetako eskema eta moduak egun baliogabeak direlako” egoerari aurre egiteko.

Boterea informazioa konpartitzea da, ez norberarentzat gordetzea

Jarraian, Mondragoi unibertsitateko enpresa-zientzietako doktore eta irakasle den David Sanchez Boteren txanda etorri da. Hizlari gazte honek berrikuntza irekitzeak, gaur egungo mugez gain, ekar ditzakeen erronka nagusiei buruzko lerroak jorratu ditu. Orain artean berrikuntza lantzeko modu tradizionalaren ezaugarriei errepasoa egin dio, puri-purian dugun gaiaren inguruko aurkezpen oso txukun eta erakargarria eginez. Aurkezpen horretan oso zentzuzko gauzak esan ditu, modu dotore eta naturaltasun osoz. Gaur goizeko txosten guztiak beheko aldean oso-osorik eskaintzen ditugun arren, David Sanchezek aurkeztutako ideia nagusiak laburbiltzen ditugu jarraian:

  • Munduko I+D saila onena dugunaren ideia aldatu behar dugu, mundu osoa gure I+D saila izango dela barneratuz, horrela askoz ere handiago eta aberatsago izango baita.
  • Zergatik orain? Globalizatutako munduak erantzun berritzaile globalizatu bat eskatzen duelako. Txinatar edo indiarrek, langileak izateaz gain, pentsatzen eta berritzen ari diren herriak dira.
  • Tresna teknologiko berriak edukien sormena eta horietarako sarbidea erraztu eta demokratizatu dute herritar ororentzat.
  • Ezagutza eta jakintza zientifikoa eta profanoa edo ez aditua nahasi egiten dira. Espezializazio gorena gero eta diluituago dago.
  • Ideien sormen eta jatorria, pertsonen arteko elkarreragintasuna da.
  • Berrikuntza erakunde barnera nahiz kanpora ireki behar da, baita kanpoko eragile eta erabiltzaileei ere.
  • Boterea informazioa konpartitzea da, ez norberarentzat gordetzea.
  • Jabetza intelektuala babesteko legeria eta informazioa zabaltzeko modua berplanteatu egin behar da.

Txostenak

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren