Hau da hau, piropoa!
Harreman informaletan euskara sustatzeko asmoz aurreko hilean Ermuko Udal Euskara Sailak II piropo lehiaketa jarri zuen martxan. Lehiaketa honek oso erantzun ona izan du, guztira 61 piropo aurkeztu direlako: 33 nagusien kategorian eta 28 piropo 14-17 urte bitartekoen kategorian. Gustukoena aukeratzeko Euskararen Aholku Batzordeko Aitziber Zubikaraik, Euskara Saileko Idoia Carracedok, Emakumeen Etxeko Begoña Fernándezek eta Zipriztintzen taldeko Jabi Muñozek osatu dute epaimahaia.
Piropoak ikusita, iazko moduan, aurtengo maila oso altua izan da eta epaimahaikideek ez dute lan erraza izan kategoria bakoitzeko onena aukeratzeko orduan. Luzaroan aritu ostean azkenean, sari nagusia Ainara Arrizabalaga Solagurenek eskuratu du, ondoko piropo honekin: Zure begiekin, munduko farola guztiak jai! Berarentzat, beraz, bi lagunendako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masaje Aromaterapiarekin eta Dastatzeko menua. Txikien kategorian, berriz, Alba Serodioren Bollikao bat bazina, kromo eta guzti jango zintuzket piropoa izan da aukeratua. Honek 100 eurotako erosketa txekea irabazi du, Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteko dendetan trukatu ahal duena.
Egon den maila agerian jartzeko, hona hemen lehiaketara aurkeztu diren proposamen batzuk:
Helduen mailan
- Helduen mailan
- Ostadarraren zortzigarren kolorea zara.
- Hainbeste haragi eta nik hortzik gabe.
- Eguneroko itsaso zakarrean zu beti uharte!
- Ametsak errealitate bihurtzen dira nire ondoan lotan zarenean.
- Planeta berotzen ari dela? Noski, munduko izeberg guztiak urtzen dira zu ikustean.
- Itsasargiak ere krisian daude, zure begien distirak itsasontzi guztiak gidatzen ditu maitia!
- Ez aspirina, ez aktimelik zure begiradaren magia izango duenik.
- Eta nire amak esaten du monumentuak ez direla mugitzen.
- Gazteen maila
- Karmelua izatea gustatuko litzaidake zure ezpainetan urtutzeko.
- Egun batean eguzkia itzaltzen bada zuk zure irribarrearekin nire bizitza argituko duzu.
- Zu Migel Angelen David baino perfektuagoa zara.
- Zure gorputzean tatuatuta dituzun izarrek nire bizitzari argia ematen diote.
- Nahiz eta izarrak zerutik jaitsi eta arrainak uretatik kanpo bizi izango balira… betirako maite egingo zaitut.
- Mundu osorako norbait zara, baina niretzat mundu osoa zara.
- Ilargia izango bazina egunez egingo nuke lo zu gauez ikusteko.
- Zure musuak drogak baino adiktiboak dira.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik