Herriko zortzi dendek kalitatezko zerbitzuaren ziurtagiria eskuratu dute

30.03.09
Gizartea

Herriko zortzi denda txiki kalitatezko zerbitzudun establezimenduak izatearen -AENORen UNE 175001 arauaren arabera- ziurtagiriak jasoko dituzte aste honetan. Ziurtagiri hori Kalidenda programaren barne eta Bilboko Markataritza Ganberaren laguntzarekin, Bizkaiko 61 dendek lortu dute 2008an, horietatik 8 Ermukoak direlarik. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia ostegunean egingo da, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Ekitaldi horren buru Bilboko Ganberako, Barne Merkataritzako zuzendari den Mari Paz Irastolza izango da.

Ziurtagiriak horietan zerbitzuaren kalitate UNE 175001 araudian jasotako jarraibideak ezarri direla aitortzen die establezimendu horiei. Ermuan ziurtagiria jasoko duten zortzi dendak ondorengoak dira: Bazar Idoia, Itsaskolor Dekorazioa, Sukei Dekorazioa, Enter Informatika, Solozabal Estankoa, Horacio Dekorazioa, Margel eta Itze Optika. Hemendik aurrera, negozio horiek beren hormetan AENORen UNE 175001 arauaren ziurtagiri zintzilik izango dute. Arau horren idazketa lanetan Bilboko Merkataritza Ganberak parte hartu du.

Merkataritzarentzat espresuki landutako lehen kalitate-araua Eusko Ganberak diseinaturiko ‘Kalidenda’ programaren barne txertatzen da, Eusko Jaurlaritzak sektorearen kalitatea sustatzeko bultzatu duena. Ziurtagiri horrek denda horien bikaintasuna kreditatzen du, “ez salmentan bakarrik, baizik bezeroarentzat balio erantsia suposatzen duten gainerako zerbitzu gehigarrietan baita ere”.

Kalitatea, bizitzeko modu bat

Euskadiko Merkataritza Ganbarek merkataritzan ‘denda bikaina’ izeneko eta kalitatea osorik kudeatzeko sistema bat ezartzearen aldeko apustua egin dute, horren xedea kalitatearen kudeaketa osatzea delarik’. Horretarako, sektorean lan egiten dutenen nahiz erosleen gogobetetze lortzeko eta emaitza ekonomiko onak lortzera zuzendutako jarduerak gauzatzen dituzte. Ganbarak enpresei gomendatu die ‘kalitatea bere egiteko –bizitzeko modua bihurtzeko- horren bidez zerbitzu-egitura osorik eraldatu ahal izango duen baita.

Berezoarekiko hurbiltasuna, produktuaren kalitatea eta zuzeneko tratua betidanik denda txikien ezaugarri nagusiak izan dira. Egungo egoera ikusita, ezaugarri horiek beste abantaila bereizi batzuekin osatzeko beharra, esaterako eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea. Azken hori oinarrikotzat jotzen delarik merkataritzaren iraupenerako, .merkatu gero eta globalizatu eta lehiakorrago batean.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza