Euriak, ez zion atsedenik eman Euskal Jaiari

27.04.09
Euskara

Herriko XXXII. Euskal Jaiak Aritzmendi pilotalekuan ospatu behar izan zen atzoko egun eskasak eta euriak atsedenik eman ez zutelako. Antolatzaileek jaialdia frontoira eramatea erabaki zuten ezinbestean, eguraldiak ez zuelako batere lagundu. Zaparradak botatzen zituen bata bestearen atzean, minutu bakan batzuetan besterik ateri ez izanez. Nolanahi ere, giroa, umorea eta etorritako dantzari eta txistularien gogoa eta lana aparta izan zen, testuinguru eta baldintzak irauli egiteko bestekoa.

Dantza erakustaldi guztiak goizean egin ziren, aurreikusitako egitaraua aurreratuz. Ondoren, dantzariak bazkaltzera herriko elkarte gastronomikoetara eta zentro erregionaletara banatu ziren. Horiek urtero laguntzen diote antolakuntzari eta, aurtengoan ere, ez dute kalerik egin. Jan eta bazkalondoa egin ondoren, arratsaldeko bostetatik aurrera egitarauak aurrera egin zuen frontoian bertan, erromeria alai batekin. Horretan ere jende ugarik parte hartu zuen. Arratsaldeko zazpietarako, eguna amaitutzat eman zen. Argazkiak Natalia Arrietak atera eta utzitakoak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko