Euskarazko aisialdia hizpide izango gaur zabalduko diren Berbetan jardunaldietan
Euskararen inguruko gogoetak sustatzea helburu duen Berbetan jardunaldiek hasiera emango diote gaur X. edizioko saioei. Lehen saioa Txatxilipurdi taldearen eskutik datorkigu. Aisialdiko talde Arrasatearrak arlo honetan duen esperientzia zabalaren berri emango digu. Honen bitartez aisialdia euskaraz egitearen garrantziaren zergatiak, jorraturik dauden bideak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak luze eta zabal azalduko dizkigute. Hori horrela, oso hitzaldi egokia da seme-alabarik dugun gurasoentzat zein aisialdi munduan aritzen diren hezitzaile, begirale, irakasle eta gainontzekoentzat.
Hitzaldia hau Lobiano kulturgunean izango da, arratsaldeko 17:00etan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar dutenentzat. Hamar urte hauetan herritarrek izan ditugun euskararen inguruko kezkak argitzen ahalegindu dute jardunaldi hauek eta aurtengoan ere ildo beretik jarraituko. Berbetan ekimena elkarlanaren emaitza da eta ondorengo taldeen arteko lankidetzaz antolatzen dira: Euskal Birusa Kultura elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Anaitasuna ikastola, Kaltxango AEK eta Udal euskaltegia. Jardunaldien egitaraua hiru hitzaldik osatzen duten. Hurrengoa saioa, zortzi egun barru egingo da. Horretan Katixa Agirre idazleak umeen artean idazmena sustatzeko aholkuak emango dizkigu bertaratzen garenoi. Horretaz gain ipuin solteaz osatutako Habitat liburuaren aurkezpenaren berri ere emango digu.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko