Atzoko euri zaparradak uholdeak eta arazoak sortarazi zituen herriko hainbat puntutan

11.05.09
Ingurumena

Atzo arratsaldean bota zuen zaparradak uholdeak eta arazoak sortarazi zituen herriko hainbat puntutan. Garrantzitsuenak San Pelaioko eraikin batean izandako uholdeak, 634 errepidean pilatutako putzu handiak eta urak ekarritako harri eta lokatzak. Gertakizunak hainbat kalte material eragin zituen oraindik baloratzeke daudenak, nolanahi ere eta zorionez, inor ez zen zauriturik suertatu. Dena den, ur bortitz horien eta uholdeen kalteak jasan zituzten pertsonek ikara sentitu zuten hainbat momentutan.

Gertakizunik behinena San Pelaioko 42 eraikinean (Antonatxaren etxean) gertatu zen, etxeko peora eta beheko aldeko lonjak urez bete baitziren. Betiondoko egoitza sektore berrian euriaren urak bildu, kanalizatu eta San Pelaio aldetik jaisten ditu. Kanalizazio berri hori hodi berri eta zabalen bidez egiten da eta berriak zaharrarekin bat egiten duen lekuan gertatu zen arazoa, hodi zaharra askoz estuagoa baita. Tormentaren urak harri, zuhaitz adar eta lokatza zekartzanez hodia itxi eta urak gainezka egin zuen ahal zuen leku eta zirrikituetatik ateraz. Horrela, portalean barne ateratzen zen, bertako kristala apurtu zuelarik kanpora egin ahal izateko, ubide berri bat eginez, bertatik eta etxe azpiko lonjetatik. Bidean harri, makil eta lokatza piloa utzi zuen. Horiek guztiak garbitu ahal izateko udalak Debabarrena Mankomunitateko etorrarazi zuen.

Udaletxean ere ura sartu zen behe solairuko kutxatiletatik, nahiz eta soldaturik dauden. Errepidean ur multzorik handiena Gipuzkoa Etorbideko 24 eraikinaren parean pilatu zen, putzu erraldoi bat sortu puntu horretan.

  • Argazkian ikus dezakegunez, ura eraikinaren portale eta lonja barrutik kanpo aldera ateratzen zen bere bidea jarraitzeko
  • Argazki honetan ikusten denez, ura edonondik ateratzen zen indarrez eta bere bideari eutsiz

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26