Dastatze afari eta bakailao lehiaketarako izen-emateak zabalik
Herriko bederatzigarren jardunaldi gastronomikoak hasi berri dugun ekainaren 15etik 21era bitartean gauzatuko dira. Lobiano Elkarte Gastronomikoak jada lotuta du aurtengo egitaraua eta, bertan zenbait proposamen erakargarri bildu ditu. Aste honetan bertan dastatze afarirako eta bakailao lehiaketarako izen-emateak ireki eta hasi ditu. Aurtengo bakailao lehiaketa libre izango da eta nahi duenak parte hartu ahal izango du.
Hori horrela, herriko elkarte gastronomikoetako kideez gain sukaldaritza zale diren eta nahi duen guztiek parte hartu ahal izango dute. Aurkeztu ahal izango diren plater kopurua hogeitan jarri delarik. Lehiaketa hori ekainaren 20ko larunbat arratsaldean jokatuko da, sei eta erdietatik aurrera. Hala olioa (% Valles) nola bakailaoa (Alkorta) antolatzaileen banatuko dituzte eta sukaldaritza lan guztia plazan bertan egin beharko dute parte hartzaile guztiek.
Ezcaray herriko “Echaurren” jatetxeko Francis Paniegok prestatuko du aurtengo dastatze afaria
Bestalde, esan behar aurtengo dastatze afaria Ezcaray (Errioxa) herriko “Echaurren” jatetxeko Francis Paniego sukaldariak prestatuko duela. Paniegok Michelin izar batez saritutuako sukaldaria da. Afaria Txalaparta elkartean egingo da, ekainaren 16ko asteazkenean.
Ezcaray herrian bertan jaiotakoa da eta bizitza osoa Echaurren hotelean eman du. Etxean ikusitakoari jarraiki Madrilgo ostalaritza eskolan izena eman zuen, amaren eta anaiaren bideari segiz.
Ikasketa urte horietan praktikak egin izango ditu estatuko hiriburuko hainbat jatetxetan, esaterako ‘Currito’ edo ‘Cabo Mayor’ izenekoetan. Hainbat urtez, ikasten jardun du, Juan Mari Arzaken ikasle izanik eta praktikak eginez, jatetxe ospetsuetan, esaterako Pedro Subijanaren ‘Akelarren’, Madrilgo ‘Zalakain”en edo Fermin Arrambideren ‘Les Pirines’ (Frantzian). Tartean, Adriá Ferraren ‘El Bulli’ ere bisitatu izan duelarik, probetxu handiz. Denboraldi baten ondoren, etxera bueltatzen da, amarekin batera tradiziozko sukaldaritza eta modernoa uztartuz.
2001. urtean sukaldean jarduteko suen modu sortzailea tartea ireki zuen Echaurrendarren etxean. Laguntza eta, bezero eta lagunez aholkuei jarraiki, “Echaurren, El Portal” sortzea erabaki zuen. Jatetxe berria, betiko Echaurren hotelaren gerizpe eta teilatupean. Gaur egungo diseinuaz eta abangoardiako sukaldaritzaz. 2005. urtean Michelin Gidako lehen izarra jaso zuen, Errioxako jatetxeen artean lehenengoa izan zena. Menuaren xehetasunak beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bitartez eskaintzen dugu.
Jarduera bi horietako izen-emateak, Solozabal estankoan egin daitezke, goiz nahiz arratsaldez, denda zabalik dagoen orduetan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.