Imagen
Extremadurako XVIII. kultur astea pil-pilean gaurtik i gandera
05.06.09
Gizartea
Azken egunetan herriko Extremadurako Zentroak antolatutako kultur astearen XVIII. Edizio ospatzen dihardugu. Aurtengo programa pil-pilean jarriko da aste bukaera honetan. Ekitaldiei astearekin batera eman zitzaien hasiera astelehenean, hainbat txapelketa, haurrentzako eguna eta gastronomia plater tipikoekin. Nolanahi ere, jarduera nagusiak gaur ostiraletik igandera bitartean izango dira, egun bakoitzean hainbat jarduera proposatzen eta jasotzen baitira egitarauan. Dotozen egunetarako programan aurreikusitako jarduerak eta horiek ordutegiak ondorengoak dira:
- Ekainak 5, ostirala
- 19:00etan: Jon Maia Soria idazleak ‘Riomundo’ liburua aurkeztuko du elkartearen egoitzan eta ondoren solasaldia egingo da.
- 23:3etan: Merche kantariak egoitzan bertan emanaldia emango du.
- Ekainak 6, larunbata
- 11:00etan: Areto-futbol partida Juventud C.C.E. eta Ermuko taldeko hai bat jokalarien artean, udal kiroldegian.
- 13:00etan: Ardoa eskainiko zaie bazkide, agintari eta gonbidaturokei.
- 17:30etan: Dantza erakustaldia, San Pelaio parkean. Talde parte hartzaileak:
- Zumake
- Rocio
- Gure Ametsa
- Flor de Tomillo
- 23:30etan: ‘Gramóla’ taldeak girotuko duen dantzaldia, egoitzan bertan.
- Ekainak 7, igandea
- 14:30etan: Adiskidetze-bazkaria.
Kutur asteko egitarauak Extremadurako Juntaren, Extremadurako Elkarteen Federazioaren eta Ermuko udalaren babesa eta diru-laguntza jaso du.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.