Gaurtik larunbatera IX. Gastronomia Jardunaldiak gauzatuko

15.06.09
Gizartea

IX. Gastronomia Jardunaldien programa gurekin da. Gaur hemengo zaio programari hasiera, bere aurkezpen ekitaldiarekin. Aurtengo edizioa jardueraz lepo dator eta barne hartzen dituen proposamenen artean ondokoak izango ditugu: dastatze ekitaldiak, haurrentzako tailerrak, , hitzaldiak, pintxo lehiaketa, bazkari afariak eta abar. Aurtengoan ere musikak –iaz bezala- lekua esanguratsua izanen du programan, gure herrian gastronomia eta musika tradizionalki eskutik joan izan direlako. Hori horrela, ostiralean patea eta foie grasaz ikasteko eta horiek bereizteko hitzaldia egingo da, amaieran produktuak dastatzeko aukera izanik jazz entzuten den bitartean. Hilaren azken larunbatetan egiten den ‘Ermua Kantuan’ izeneko ekimena, aste bete aurreratuko da, gastronomiako azokarekin bat egiteko.

Gaur hitzaldia eta ezti dastatzea

Egitaraua ofizialari gaur emango zaio hasiera. Aurkezpen ekitaldia Martxel Aizpuru biologo eta erlezainak egingo du. Aizpuru erlazaina da duela 32 urte eta egun Giez Berri enpresaren gerentea ere bada. 23 erlezainek osatzen duten enpresa horrek Gure Eztia izenez merkaturatzen den Eusko Label kalitate-eztia ekoizten du. Hitzaldian eztiaren ezaugarri, onura eta sekretuez mintzatuko da eta ondoren produktuaren dastatzea egingo da. Ekitaldia Lobiano Kultur gunean egingo da arratsaldeko zortziak eta laurden gutxiagotan hasita.

Bihar haurrentzako usain eta sentsazioen tailerra egingo da udal liburutegian hamarretik hamalau urtera bitarteko gazteentzat. Tailerra ostalaritzako irakasle eta enpresari Oscar Treviño eibartarrak emango du. Ordua, arratsaldeko seietan hasita. Gauean dastatze-afaria egingo da Txalaparta elkartean. Afari hori Francis Paniego sukaldari errioxarrak –Ezcarayko Echaurren jatetxekoak- prestatuko du.

Asteazkenean ostalarien arteko pintxo txapelketa zabalduko da. Ostiralean, pateal eta foie grasaz ikasteko hitzaldia eta dastatzea egingo da. Larunbatean aste eta jardunaldiei amaiera zaporetsua emateko, azoka egingo da plazan. Bertara berrogei ekoizle eta erakusle bilduko dira. Egun horretan herritarren arteko bakailao txapelketa egingo eta txistorra-jana herrikoia baita ere.

Jarduera bakoitzaren inguruko zehetasunak -leku-orduak, eta abar- ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiago izeneko lasterbidean. Programa osorik zabalduko da pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan