Inoiz baino establezimendu gehiagok hartuko dute parte herriko pintxo txapelketan
Ostalaritzako hogeita bat establezimenduk hartuko dute parte herriko zazpigarren pintxo txapelketan. Aurtengo parte hartzaileen kopuruak errekorra suposatzen du, iazkoan hogei izan baitziren izena eman zutenek. Kopuru horrek argi lagatzen du, ekimenak urtetik urtera interesa gora doala, bezeroen nahiz tabernarien artean. Pintxo txapelketa ekainaren 17tik 21era bitartean gauzatuko da. Izena ema duten guztiek ilusioz egin dute, aurkezten dituzten proposamenak lehen saria lortuko dutenaren esperantzaz, edo gutxienez, jendearen saria.
Txapelketa hau urtero antolatzen du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Eta ikusten denez, ikusmin handia pizten du. Aurtengoan, epaimahaia ondorengo kideek osatuko dute, Ondarroako Cantabrico tabernatik datorren Pantxo Bedialaunetak, Patxi Marina Martinez Marina eta Lobiano elkarteko kide bat. Patxo Bedialaunetak ‘Urrezko Arzak’ saria jaso zuen, Munduko Pintxoen Txapelketan. Patxi Marina Pastor del Gorbea jatetxeko sukaldaria da eta ''Vegetariano todo el año’ liburuaren idazleetariko kidea. Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da ekainaren 18ko arratsaldean. Bezeroek txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu ahal izango dituzte ekainaren 17tik 21era bitartean, biak barne. Pintxoak 1,10 €urotan salduko dira.
Goi mailako sukaldaritza miniaturan
Txapelketan parte hartuko duten establezimenduen zerrenda eta bakoitzak aurkeztuko duen pintxo proposamena eta horren ezaugarriak ondorengo taulan eskaintzen dizuegu:
Zk | Establezimendua | Pintxoaren izena | Osagaiak |
---|---|---|---|
1 | Sirimiri | Velero de mar | Otarrainska, itsaso-zapoa, piperra, legatza eta kabiarra |
2 | Txalaparta | Magret | Magreta, kipula karameldua eta foie gras saltsa |
3 | Giroa kafetegia | Cuculus | Piperra, perretxikoak eta paparra |
4 | Cafetería Zutabe | Calbaque | Bakailao eta gazta |
5 | BeerStation | Capricho ibérico | Luma iberikoa, ahuntz erruloa eta pasta-prima |
6 | Irulitxa kafetegia | Montadito marino | Entsaladilla errusiarra, karramarroa eta otarrainska |
7 | Jai kafetegia | Xtreme | Surimi, gulak, txangurrua eta porrua |
8 | Xagua kafetegia | Flan vegetal | Esnea, arraultza eta barazkiak |
9 | Titanic | El corazón de la mar | Ogi txigortua, ahuntz gazta, sagarra, patea eta ahabiak |
10 | Herga | Herga III | Ahuntz gazta eta sagarra |
11 | Zurich kafetegia | Silvestre | Tomatea, piper gorri eta berdeak, hirugihar, txanpinoiak eta gazta |
12 | Hogar del jubilado/a | Delicias del monte | Txanpinoiak, urdaiazpiko ondua, gazta freskoa eta piperbeltza |
13 | Urkaregi | Ortzadar | Oilaskoa eta barazkiak |
14 | Kiska Pub | Eusko Tropikala | Anana, gazta eta antxoa |
15 | Burduntzi | Rape al estilo Pepe | Itsas-zapo eta txangurrua |
16 | Tribuna jatetxea | Pisto de Marisco | Itsaskia, olagarroa, pata eta porrua |
17 | Infreñu | Martintxo | Txerri solomoa, gazta urdina eta tomate lurrina |
18 | Cheers | Basa-kutsua | Boletus |
19 | Gas Station | Saludo motero | Hegaluzea, otarrainska eta modena ozpina |
20 | Zutik garagardotegia | Galeperra | Hirugiharra eta arraultza |
21 | Hanigan´s Irish Tavern | Perla de mar | Mendrezka, olagarroa eta saltsa gorria |
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean