Francis Paniego eta Oscar Treviño gastronomi jardunaldien protagonistak izango gaurkoan

16.06.09
Gizartea

Francis Paniego sukaldariak herriko gastronomi jardunaldien barneko dastatze afaria prestatuko du gaur. Maisu honek Errioxako Ezcaray herrian dagoen “Portal de Echaurren” jatetxearen jabe da, zeinak Michelin gida ospetsuaren izar bat duen 2005. urteaz geroztik. Afaria Txalaparta elkartean izango da gaueko bederatzietatik aurrera. Afari horretarako 70 lagun bilduko dira, leku guztiak betetzeaz gain jendea kanpoan eta itxaro-zerrendan gelditu baita.

Gaurkoan gauzatuko den lehen ekitaldia arratsaldeko usain eta sentsazioen tailerra gazteentzat, zeina udal liburutegian egingo seietatik aurrera. Saioa euskaraz izango da eta ostalaritzako irakasle den Oscar Trevino eibartar eta enpresariak gidatuko du, gazteak usain eta sentzioen munduan murgiltzeko. Ekitaldirako Praxair enpresaren laguntza izango da, bertaratzen direnez izotz sikua ikusi eta ukitu ahal izango baitute,. Izotz hori eduki berezi batzuetan ekarriko dute, zero azpitik 67 gradu zentigradutara baitago.

Francis Paniegoren inguruko hainbat datu biografiko

Ezcaray herrian bertan jaiotakoa da eta bizitza osoa Echaurren izeneko hotelean eman du. Etxean ikusitakoari jarraiki Madrilgo ostalaritza eskolan izena eman zuen, amaren eta anaiaren bideari eutsiz. Ikasketa urte horietan praktikak egin izango ditu estatuko hiriburuko hainbat jatetxetan, esaterako ‘Currito’ edo ‘Cabo Mayor’ izenekoetan. Hainbat urtez, ikasten jardun du, Juan Mari Arzaken ikasle izanik eta praktikak eginez, jatetxe ospetsuetan, esaterako Pedro Subijanaren ‘Akelarren’, Madrilgo ‘Zalakain”en edo Fermin Arrambideren ‘Les Pirines’ (Frantzian). Tartean, Adriá Ferraren ‘El Bulli’ ere bisitatu izan duelarik, probetxu handiz. Denboraldi baten ondoren, etxera bueltatzen da, amarekin batera tradiziozko sukaldaritza eta modernoa uztartuz.

2001. urtean sukaldean jarduteko suen modu sortzailea tartea ireki zuen Echaurrendarren etxean. Laguntza eta, bezero eta lagunez aholkuei jarraiki, “Echaurren, El Portal” sortzea erabaki zuen. Jatetxe berria, betiko Echaurren hotelaren gerizpe eta teilatupean. Gaur egungo diseinuaz eta abangoardiako sukaldaritzaz. 2005. urtean Michelin Gidako lehen izarra jaso zuen, Errioxako jatetxeen artean lehenengoa izan zena. Gaur egun “Marqués de Riscal” upeltegi ospetsuko jatetxea ere aholkatzen du, bertan bere langile bat duelarik.

Gaur gaueko bederatzietan Txalaparta elkartean –Izelaieta kalean- izango da afaria. Francis Paniegok prestatu eta proposaturiko menua ondorengoa da:

Platerak

  • Ahuntz gaztaren terrina, ezti olio eta sesamo azalarekin
  • Echaurren modura prestatutako Kroketak
  • Tomate-tartarra zigala eta baratxuriarekin
  • Legatza erromatar erara, 45º gradutara konfitatua piper erre eta arroz zoparen gainean
  • Bildots buztana, jengibre eta ortuari freskoen ukituaz glaseaturikoa
  • Ogi erre epela, Cameroseko gazta, sagarra eta ezti izozkiarekin

  • Ardoak
  • Yllera mahats-bilketa aukeratua, 24 hilabete kupelean Gaztela-Leoneako J.D
  • Mahats-bilketa aukeratua Luis Alegre Kupeltegikoa Errioxako J.D.
  • Fincalegre Cava

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean