Gastronomia Jardunaldien egun nagusia ospatuko bihar ekoizleen azokarekin
Gastronomia Jardunaldiak programaren erdia gainditu dute. Bihar egun nagusia biziko dute plazan egingo den azokaren bederatzigarren edizioarekin. Berrogei erakusle inguru bilduko dira herriko plazara bere produkturik gorenenak erakutsi eta dastatzera emateko. Aukera zabala egongo da, besteak beste, jatorrizko izendapendun ardoak, sagardoak, txakolinak, olioak, pateak, zizak, marmeladak, orein okela, gaztak, hestebeteak, keztatuak, gozoak, txokolatea eta beste hainbat produktu. Batzorde antolatzaileak saria emango dio postu onena jartzen duenari.
Hamabi eta erdietatik ordu bietara bitartean Euskal Birusa elkarteak hilero antolatzen duen “Ermua kantuan” izeneko ekimen eta kalejiran parte hartu eta gozatu ahal izango dugu, jan-edana eta musika edo kantua uztartzeko ohiturari eutsi, aurtengo gastronomia ekitaldietan.
Arratsaldean, nahi duten herritarrek bakailao txapelketan parte hartu ahal izango dute izango da. Lehiaketa babesleak dira ondoko etxeak: Elgoibarko Bacalao Alkorta eta 5 Valles olioa. Parte hartzaile guzti-guztiek Errioxako upeltegi batera txangoan joateko saria irabaziko dute. Horrez gain, irabazleari 300 euro eskudirutan eta diploma emango zaizkio. Arratsaldeko zazpietatik aurrera emualanMallabi taldeko kideek txistorra eta edaria salduko dute € 1,50en truke. Txistorraren salmentatik bildutako diru kopurua hemendik Mongoliara arteko rally solidarioa korrituko duten kideei emango zaie laguntza gisa, bere ekimena finantzatzeko.
Gaur pate eta foie grasari buruzko hitzaldia eta dastatzea
Gaur arratsaldean, Montfort en Chalosseko (Landak) foie-ekoizlea den Bruno Brocasek pate eta foie grasaren mota ezberdinei buruzko hitzaldia emango du eta ondoren dastatzean ere gidatuko gaitu. Ekitaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko zortziak laurden gutxiagotan. Ekitaldia zuzeneko musikaz girotuko dute, Julen Izarra eta Rafa Santana bikoteak, jazza joko baitu dastatzea egiten den bitartean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean