‘Infrenu’k pintxo lehiaketako txapela jantzi du 'Martintxo' proposamenarekin

19.06.09
Gizartea

‘Infreñu’ tabernak Ermuko zazpigarren pintxo lehiaketako txapel ofiziala eskuratu du. Iaz oso garaipenetiko so hurbil egon zen, kontsumitzaileen botoei esker herri-bozketa irabaziz. Establezimenduaren ‘Martintxo’ izeneko konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: Txerri solomoa, gazta urdina eta tomate lurrina. Bigarren postua ‘Tribuna jatetxeak’ lortu du ‘Pisto de marisco’ izeneko proposamenarekin: Itsaskia, olagarroa, pata eta porruarekin. Lehiaketa bart gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek establezimendu guztiak bisitatu ondoren.

Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Ondarroan dagoen Kantabria tabernako Patxo Bedialaunetak, Pastor del Gorbea jatetxeko sukaldari eta ''Vegetariano todo el año’ liburuaren idazleetariko kidea den Patxi Marinak eta Lobiano elkartekoko kide batek osatu zuten. Orain herritarren iritzia besterik ez zaigu falta, bozka lehiaketaren eta herritarren iritziaren arabera aurtengo edizioko txapelduna ezagutzeko. Bakoitzaren ustez pintxo onenaren alde bozkatu nahi dutenek, oraindik garaiz daude. Web-gune honen bidez egin dezakete gaurko gaueko hamabiak bitartean edo, bestela, bihar goizean, azokan ezarrita egongo den hautestontzian.

‘Lobiano Elkarte gastronomikoko kideek pozarren agertu dira pintxo lehiaketan ermuar ugarik parte hartu duelako. Horren erakusle, aurtengoan hogeita bat establezimenduk izena eman eta pintxoak aurkeztu izana da. Halaber, adierazi behar atzoko arratsaldean taberna batek baino gehiagok hirurehun pintxo zerbitzatu zituztela eta beste hainbatek berrehuneko kopurua pasa zituztela. Antolatzaileen batzordeko kide den Jesus Portugalek adierazi duenez jendearen parte hartzeak, ‘giro jatorra’ hedatzen lagundu dute. Partaidetza oso handia izan denaren erakusle da ondoko datua; establezimendu bat baino gehiago pintxorik gabe geratu izana. Epaimahaiak adierazi duenez, irabazlea erabakitzea ez da batere lan erraza izan, ‘lehiaketako pintxo guztiak eta horiek aurkezteko moduak kalitatezkoak izan baitira’.

Herritarren ustez pintxorik gustokoena aukeratzeko herri bozkan parte hartu nahi baduzu, beheko informazio gehiagoko lasterbidearen bidez balia zaitezke, zure iritzia amateko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean