Dependentzia egoeran daudenen zaintzaileak trebatzeko ikastaro arrasktatsuak

26.06.09
Gizartea

Laurogei ermuarrek parte hartu dute dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintza lanetan trebatzeko bi ikastaro espezifikoetan. Ikastarook familiako kide eta zaintzaile ez profesinalentzat izan dira eta horiek dohainik egin ahal izan dituzte, udaleko gizarte ongizate zerbitzuek antolatuta. Ikastoroa Sasoia Tercera Edad, S.M.ak eman du, Hobetuz 2008ko etengabeko prestakuntzan lasguntzeko deialdiari atxikiz. Hasieran antolatzaileek berrogei toki eta bi ikastaroa eskaintzeko asmoa bazuten, asmo hori azkenean bikoitzu egin da eta lau ikastaro egin dira, laurogei lagunek parte hartuz jaso den eskari haindiari erantzun ahal izateko. Parte hartzea oso altua izan da eta baita ere, partaideek esperientziaz egin duten balorazioa, gogobetetze inkestetatik jasotako datuek ditzera eman dutenez.

Gurean dependentzia egoera dauden pertsonetako gehienak beren etxeetan bizi dira eta familiako kideek atenditu eta zainzten dituzte. Atentzio hori sarri luzatu egiten da eta zaintzailearen bizi-kalitatea baldintzatzen du, aspektu fisiko, psikiko, emozional, senitarteko, sozial eta laboraletan eragiten duelako. Horregatik, trebakuntza beharrezko tresna da, informazioa, ezagutzak eta harreman eremua eskaintzen dituelako, zaintza lanetan sortzen diren esperientzia, arazo eta egoeran konpartitu eta amanakomunean jartzea ahalbidetzen duelako. Zaintze lanak egiten dituztenen trebakuntza koletkibo horri laguntzeko jarduera bat izateaz gain, dependentzia egoeran pertsonei atentzio hobea izaten laguntzen diena. Erantzun hain positiboa jaso izanagatik, etorkizunean ere antzerako programa eta jarduerak eskaintzen jarraitzeko asmoa dute udaleko gizarte ongizate zerbitzuek.

Ikastaroen ezaugarri eta balorazioak

Ikastaroak Lobianon egin dira astearte eta ostegunetan, bi orduz, azken hilebetetan zehar. Ikastaroen tituluak ondorengoak dira:

  • 1. Ikastaroa: Dependentzia egoeran dauden pertsonen zaintza lanak (16 orduko iraupena).
  • 2. ikastaroa: Norbereburuaren zaintza: norbera zaintzea besteei zaindu ahal izateko (12 ordu).
  • Balorazioa
  • Izena eman dutenen asistentzia eta parte harztea oso altua izan da.
  • Irakasle, koordinatzaile eta partehartzaileen balorazioa oso positiboa izan da: Gogobetetze inkesten arabera lehen ikastaroaren emaitza 4,58 puntu izan da eta bigarrenarena 4,66 (5 izanik lortu zitekeen gehiengo emaitza).Ikastaroaren diseinuan proposatutako helburu orokor eta espezifikoak bete dira.
  • Ikastaroak eraginkorrak izan dira
  • Ikastaroetan parte hartu dutenen artea harreman sarea eta informazio kanala eratu dira.
  • Dependentziaren gainean ikusmen integrala eratu da.
  • Ukitutako taldeekin lan-prozesua bati ekin zaio.
  • Laguntza behar duten perstonak zaindu eta atenditzeak asko eskatzen du, emozionalki oreka mantendu behar da eta prestatzea komenigarria da

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du