Abeletxeko foru egoitza eta eguneko zentroak jada 45 erabiltzaile ditu
Bizkaiko Diputatu Nagusi Jose Luis Bilbao, Gizarte Ekintzako Foru Diputatu Juan María Aburto eta Ermuko alkate Carlos Totorikak edadetuentzako foru zentro berria inauguratu dute gaurkoan. Foru agintariak hamabiak eta laurden pasa eta gero ailegatu dira, herrikoek harrera egin diotelarik. Elkar agurtu eta hitz egin ondoren, aurreskua dantzatu zaie eraikinaren aurrean, barrura sartu aurretik. Behin barruan, agintari eta segizioak instalazio berriak ikusi dituzte, zerbitzuetako erabiltzaileak agurtu eta horiekin hitz egiteko aukera izan dutelarik.
Bisitaldia amaitu eta gero, ordezkariek jendaurreko alokuzioa egin dute. Lehen hitz egiten Juan Mari Aburto diputatua izan da. Honek eskerrak eman dizkio Ermuko udalari azpiegitura berria altxatzeko lur-saila utzi izanagatik, lagapen hori gabe ezinezkoa izango bailitzateke”. Politikariak aditzera eman duenez “gure gizartea zahartzen doa eta pertsonak atenditzeko beharra gero eta handiagoa da. Aburtok azpimarratu duenez, “sektore honek enplegu eta aberastasuna sortzen du eta Ermuan 80 lanpostu sortuko ditu”. Jarraian, herriko alkateak hartu du hitza. Carlos Totorikak eskerrak eman dizkio Foru Aldundiari “proiektuarekiko eta hau aurrera ateratzeko erakutsi duen inplikazioagatik”. Herriko agintariak azpimarratu du elkarlana eta ahalegina konpartitzeak egun inauguratzen den eraikina eman duela emaitza moduan eta, bide horretatik jarraitu behar dela, saihesbidearen proiektuan esaterako”.
Amaitzeko, Ahaldun Nagusiak izan du hitza. Bilbaok ere erakundeen arteko lankidetzaren aldeko agertu da, “horrela egiten baitugu, alderdi ezberdinetakoak izanik eta desberdin pentsatu arrean, diagnotisko eta konponbideetan bat gatozelako, erakundeon xede nagusia zerbitzuak eskaintzea eta dauden beharrak asetzea baita. Lurralde ordezkariak iragarri duenez, “Ermuko saihesbidearen proiektua erredaktatzen ari da eta aurten lehiaketara atera eta esleitzea espero dute, datorren urtean obrei ekiteko”. Saihesbide hori Bizkaiko zeharkako ardatzen artean definitu diren proiektuen artean dago, beste zortzirekin batera. Aldundiak esan duenez, konpromisoa badago eta finantzazioa izango da proiektu horretarako nahiz gainontzekoendako, krisialdian egon arren. Politikariak aditzera eman duenez, Aldundiak aurten diru-kopuru gutxiago bilduko du, diru-bilketa %14 jaitsi baita hain zuzen. Nolanahi ere, Aldundiak gastu sozialari eta inbertsioei eusti egingo diela azpimarratu du.
Ermuan dagoen Abeletxe foru egoitzak jada 45 pertsona erabiltzaile ditu
Gizarte Ekintzako buru den Aburtok aditzera eman duenez, Abeletxeko egoitzan egun 22 pertsona daude eta beste 23 eguneko zentroko erabiltzaile dira. Aipatu zerbitzu bi horien kudeaketa ''Bideak'' Foru Sozietate Publikoari dagokio. Honek eraikina altxatzeko lanak ‘Vitalitas’ enpresari esleitu dizkio eta, baita ere, zerbitzuaz arduratzeko horren lehenengo hogeita hemeretzi urteetan. Eraikina Ermuko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari utzitako 2000 metro karratuko lur-sailean altxatu da. Ermuko egoitzan egoteko aukera izanen dute bizkaitar guztiek.
Edadetuentzako egoitzak eta eguneko zentroak 165 erabiltzaileentzako lekua izango dute. Toki horietatik 130 erresidentziarenak izango dira eta gainerako 30ak eguneko zentroarenak, hurrenez hurren. Nagusientzako egoitzak 89 logela izango ditu, 43 banakakoak eta 46 bikoitzak. Azpiegitura horrek 7 milioi euroko kostua izan du, sei eraikitzeko eta bestea barrutik janzteko erabiliko direlarik. Santa Auzoan eta Abeletxeko zelaiaren magalean altxatzen den eraikinak 5350 metro karratutik gora ditu. Sotoa, azpi-sotoa, hiru solairu eta atikoan banaturik.
Lotutako albisteak

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko