Enplegu eta gizarte ekintza sailen arteko elkarlana da bidea eta erronka laneratzean eraginkorrak izateko
Ermuan tokiko gizarteratze-plana garatzeko lankidetza-akordioa aurkeztu dute gaur Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Carlos Totorika herriko alkateak. Akordioak 118.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dauka, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta gizarte-jarrialdietarako laguntzak (GLL) jasotzen dituzten pertsonak laneratzen laguntzea du helburu nagusitzat.
Gizarte Gaietako sailburuak gogorarazi du gizarte-politikak aktibatzea eta enplegua errentagarri bihurtzea Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren oinarrizko printzipioen artean daudela eta lehentasuna daukatela egungo gobernuarentzat. "Gizarte-politikak eta enplegua bata besteari lotzea lehenbailehen lortu beharreko errealitatea da, beti baita hobea jendeak lan egitea eta horretarako laguntza jasotzea, lanik ez egin eta babes ekonomikoa jasotzen egotea baino".
Hori oraindik ez dugu lortu, azken urteetako langabezia-tasa langabezia teknikoaren deritzanean mantendu izan arren, DBEa laguntzak jasotzen dutenek ugarituz joan baitira: Ermuan 48 pertsonek eta EAEn 12.976k jaso zuten DBEa 2000ko abenduan. Zortzi urte beranduago, 2008ko abenduan, berriz, 212 eta 33.910 pertsonek izan dira jasotzaile, hurrenez hurren; eta 2009ko ekainean 272 eta 41.527 pertsonek.
2009ko ekainean 272 familiek jaso dituzte DBE/GLL laguntzak Ermuan
Diru Sarrerak Bermatzeko Legeak "Diagnostikoa eta Esku-hartze soziala" izeneko lanabes informatikoa sortzea aurreikusten du, behar izanei buruzko informazioa jasotzeko, diagnostiko sozialak egiteko eta banakako diagnostikoak eta gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatuak egiteko. Gutxieneko errenten eta soldata-sarreren arteko artikulazio hobea erraztea da tresna horren helburua, baldintza hori beharrezkoa baita gizarte-politiken aktibazioa eta gutxieneko errenten unibertsalizazio handiagorako joera bateragarriak egiteko.
"Gizarteratzeko biderik onentzat lana jotzen duen eredua ezartzeko asmoz" Ermuko udala arlo honetan jorratzen ari den bidea azpimarratu du Zabaleta Sailburuak. Enplegu eta Gizarte Gaietako arduradunak, bere hitzaldiari bukaera emateko, erkidegoko gainontzeko udalak programan sartzera eta ildo hori jorratzera animatu ditu, gizarteratzeko toki-planak garatu ditzaten eta Ermuko Udalaren esperientzia pilotuarekin bat egin dezaten.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean