Euskararen 'birusa' sarean da
Euskal Birusa elkarteak webgunea prestatu eta interneten jarri du, www.euskalbirusa.org izeneko helbide eta domeinupean. Orrialdeak badaramatza hainbat aste funtzionamenduan. Aurkezpenean, elkarteak dioenez “Jada sarean gara, luzarorako geratzeko asmoarekin gainera”. Atariak komunikazio tresna bat izan nahi duela dio, “ermuar eta mallabitarrontzat, gurean gertatzen diren gauzaz jarduteko”. Ez da izango Drogetenitturri on-line bat, nahiz eta, nola ez, aldizkaria eskuragai egongo den, hilero, pdf artxibo gisa, deskarga librean. Webgunea, dutenaren osagarri izango dela diote. Euskalbirusa.org-ren abantaila nagusia partaidetzarena da. Berri edo artikulu bakoitzaren inguruan komentarioak lagatzeko aukera hor dago.
Aipatu web hori Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librean oinarritzen da. Euskarri hori erabilita elkarteak hainbat abantaila interesgarri lortzen ditu, berarentzat nahiz bisitarientzat: inkestak, RSS bidezko informazio eguneratua, argazki integratuak Flickr progamaz baliatuz, youtubeko bideoak ikusterik izatea eta bestelako hainbat.
Webgunea aldizkariaren osagarri eta parte-hartzeko kanala izango da
Webguneak estetika dotorea du, kolore berdea nagusi da, edukiak erraztasunez irakurtzen dira, eta erabiltzaile eta irakurleen parte-hartzea ahalbidetzen du. Laburbilduz, atsegina da. Horrez gain, Ermua eta Mallabiko ahozko ondarea ere jasotzen du eta beste zenbait orrialderako lotura edo estekak baita.
Edukiei dagokienez, webguneak berri edo albisteak jasotzeko atal nagusi bat du, jardueren agenda, eta ‘Drogotteniturri’ aldizkariaren bertsio digitala eskaintzeko atala. Hortaz, hainbat gauza azpimarragarri. Horrez gain, bilatzailea ere badu.
Elkarteak txosna zabaldu du Santixau jai hauetarako: ‘txikurixa’
Euskal Birusak txosna zabaldu du Santixauetarako: Txikurixa. Horrela deitzen baitzitzaion, aurreko mendean, jaiegunetan plazan jartzen zen tabernari. Txosna Erdikokalen kokatuta dago, plazara pasatzeko Felix Izagirre Garateren zeharbidearen eskinan dagoen lokalean. Oraintsu arte, Bolintxo okindegia izandakoan, hain zuzen ere.
Elkarteak dio jaiegun hauetan martxaz topera betetzeko asmoa duguela. Bertan giro jatorra, izugarrizko martxa eta bokata goxoak ere izango dirala diote. Hortaz, badakizu nora joan. Jai-giroan elkar topatzeko, eta euskara noiznahi mingainean izateko. Ondo pasa!
Lotutako albisteak

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa