Igerileku estali handia moldatzeko lanak aurreikusi bezala aurrera doaz

06.08.09
Kirolak

Udal kiroldegiko igerileku estali handiaren ontzia moldatzeko lanak, aurreikusi bezala aurrera doaz. Lan horiek Leioako ‘Sarriko Obras y Servicios, S.M.ak’ egiten dihardu. Gaur bertan ur-ontziaren hormak iragazgaizten ari ziren. Aurreko bi asteetan igerilekuak zituen baldosak pikatu eta kendu dituzte, ondoren ontzia hormigoiz betez metro bat eta berrogei zentrimetoko sakoneraz utziz. Lanak aurrera jarraituko dute datozen asteetan ere, instalazioa prest edukitzea eta ateak zabaltzea espero baita irailaren lehenengo astean. Bitartean, UKEko abonatuek Eibarko igerilekua erabili dezakete.

Moldaketa horren xedea hirukoitza da: lehenik, estankotasuna bermatzea egun ura galtzen duelako; bigarrenik, erabilera koletkiboko araudira egokitzea eta azkenik, energiaren eta uraren kontsumoa murriztea. Horiek horrela, egungo estaldura zeramikoa kendu, sakonera gutxitu eta gres ez labaingarri berriaz alikatatuko da. Obra egiteko 228.000 euro eta gehienez ere zortzi aste beharko direla aurreikusi da. Proiektua Administrazio Publikoen Ministeriok onetsi berri du, eta Toki-inbertsio Fondoan txertatzen da.

Erreformak egungo kirol eta heziketa erabilerak mantentzea eta, aisi eta jolaserako zabaltzea ahalbidetuko du

Horregatik guztiagatik, hobekuntza lana hori egitea proposatu da, ontzia ren estankotasuna bermatzeko, erabilera kolektiboko araudira egokitzeko eta arazketa sistema hobetzeko, igerilekuaren ur guztia mugitzea lortuko baita. Horrekin batera, baliabide naturalak zaintzea eta kostuak gutxitzea lortuko da, ur gutxiago erabiliko delako eta hori berotzen energia gutxiago kontsumituko delako. Igerilekuaren balio-aniztasunak gora egingo du, aisi eta jolas erabilerak (haurdunen ariketak, uretan egindako soinketa eta jazza, eta abar…), gehituko baitzaizkio gaur egungo erabilerei.

Aipatu arazoei konponbidea emateko igerilekuan teknikoki GA-2 izenaz ezagutzen den sistema jarriko da, horri esker maldadun enkofraturik eta kanalik egin behar ez izateko. Igerilekuaren zabalera nahiz luzera ez da ukituko, duena bere horretan mantenduz. Ontziaren gaur egungo neurriak, 25 x12,5 metro dira. Aldatuko den gauza sakonera izango da, altuera guztia metro bat eta berrogei zentimetrotan utziz. Arazketa egiteko sistema eta filtro berria jarriko dira, egun dauden ur-ponpa biak beste bi berriez ordezkatuz. Horri esker, igerilekuko ur guztia bi ordutan mugitu eta araztu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzako osasun sailak ezarritakoari jarraiki.

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko