Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga eta Gainbaluen zerga Interneteren bidez ordain daitezke

18.08.09
Erakundea

Zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin, Ermuko Udalak uztailaren amaieratik aurrera aukera ematen die hiritarrei udal ordainagiriak eroso, erraz eta modu seguruan ordaintzeko. Hain zuzen ere, honako hauek ordain daitezke horrela: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga eta gainbailuen zerga. Tresna hau erabiltzeko, txartelen bat eduki behar duzu, kreditukoa edo zordunketakoa, edo, bestela, Finantza Entitateen On-line bankuaren erabiltzailea izan behar duzu eta, ordaintzeko unean, eskura eduki Ermuko Udalak bidalitako ordainketa-abisua, eskatzen zaizkizun datuak sartzeko; datu horiek ordainagiriaren goialdean aurkituko dituzu (BPK, igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa).

Ordaintzeko era honetan seguritatea eta konfidentzialitatea bermaturik dauzkazu, eta erosotasunaren abantaila eskaintzen dizu udal ordainketen transakzioan:

  • Seguritatea transakzioetan, izan ere, Finantza Erakundeek berek eskaintzen duten inguru seguruan egiten baitira; alegia, elkartrukatzen den informazioa zuk beste inork ezingo du ikusi Interneten.
  • Datuen konfidentzialitatea, izan ere, abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak ematen dion legezkotasuna baitu. Norberaren datuak babesteko legea da berori (LOPD).
  • Erosotasuna, izan ere egunaren 24 orduetan baitabil ordainketa era hau. Horrela, joan-etorriak eta itxaroteko ilarak saihestu ahal izango dituzu.

Ordainketa egiteko, honako urrats hauek egin behar dituzu:

  1. Klik ezazu Ermuko Udalaren Web gunean dagoen "Nire Ordainketa" logotipoa edo ireki Ordainketa-Pasabidearen Web gunea eta aukera BPK 9052180.
  2. Inprimakia bete (igorlea, erreferentzia, identifikazioa eta zenbatekoa) ordainketa abisuan aurkituko dituzun datuekin eta onartu botoia sakatu.
  3. Sartutako datuak zuzenak direla frogatu eta onartu botoia sakatu.
  4. Ordainketa egin nahi duzuneko Finantza Erakundea hautatu eta onartu botoia sakatu.

Eragiketa egin ondoren, Finantza Erakundeak ordaindu duzunaren ziurtagiria egingo dizu. Imprima ezazu.

Herritarren erosotasuna hobetzeko asmoz Ermuko Udala Ordainketa-Pasabidearen bidez ordain daitezken tributoen kopurua gehitzeko lan egiten ari da.

Lotutako albisteak

Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera