Begiraleek asko egin dezakete!

14.09.09
Euskara

Udalekuetan denetik bildu ohi da: haur hiztunak, isilagoak, euskara maila ona dutenak eta hain ona ez dutenak, erabiltzeko ohitura dutenak eta ez dutenak. Hortaz, ohikoa da euskarazko aisialdiko ekintzetan ere haur batzuk erdaraz aritzea. Askok errekurtso gehiago dute erdaraz eta erosoago zaie erdarara jotzea. Kalean edota etxean erdara jasotzen badute eta euskara soilik eskolan jasotzen badute, logikoa da haur horiek aisialdian oro har, naturaltasunez gazteleraz hastea.

Euskarazko aisialdiko ekintzetako helburuetako bat, ordea, euskararen erabilera bultzatzea da. Eta begiraleek, gainerako esparrutan prestakuntza jaso arren, gai honetan batzuetan errekurtso berriak behar dituzte, sarritan ez baitakite nola jokatu haurrek euskaraz gehiago egin dezaten. Behar hori ikusita Ermuko Udalak Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartearen gidaritzapean gai hau landuko duen ikastaro bat eskainiko du. Ikastaro horretan, eskola orduz kanpoko jardueretan haurren eta gazteen euskararen erabilera sustatzeko estrategiak eta tresnak lantzen dira, jolas eta dinamiken bidez. Ikastaroak lau orduko iraupena izango du eta irailaren 26an burutuko da Lobiano kulturgunean, 9:00etatik 13:00etara. Izena ematea doakoa izango da eta Lobianon zein Euskara Sailean egin daiteke irailaren 26a baino lehen. Plaza kopurua mugatua da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik