‘Izarra’ eraikinaren egitura ‘gailurrera’ iritsi da

02.10.09
Ekonomi Sustapena

Bulego eta enpresa-hazitegirako Izarra eraikinaren egitura bere gailurrera iritsi da. Mendizaleentzat erabiltzen den esamoldeari jarraiki, esan dezakegu egitura bere ‘gailurra’ jo duela. Hormigoizko egitura hori 53 metrotara altxatzen da, zorutik kontatzen hasita. Eraikinak behe solairua, beste hamaika solairu eta igogailua bezalako instalazioak jartzeko beste bat du. Obra gauzatzen dihardu ‘Antzibar’ eraikuntzako enpresa gipuzkoarrak. Egitura altxatu ondoren enpresa une honetan atariaren burdinazko egiturari ekin dio.

Egitura hau kudeatzeaz ‘Promosa’ sozietate publikoa arduratzen da eta horretan 18 milioi euro -gehi BEZ- inbertituko ditu. Eraikinaren egitura eta teilatua amaitu ondoren, fatxada egiteko lanei ekingo zaie. Kanpoaldeko fatxada hori aireztatua izango da erakin inteligente honetan. Fatxada egiteko lanak, gehi igeltserotzako eta ofizioetako beste hainbat datorren astean esleituko dira, lehiaketa ireki bidez. Aipatu lehiaketa horretara beren proposamena aurkezten duen enpresetariko bati esleitu zaizkio. Enkanteak aurreikusi duen aurrekontua 2.900.970,50 eurokoa da, BEZ barne. Nolanahi ere, lanaren zenbateko hori hobegarria izan daiteke, merkeago eskainiz. Fatxada eta gainerako lanak egiteko hamar hilabeteko epea ezarri da, zuinketa-akta sinatu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik